Gizon bat hil dute Bilbon, labankadaz

Haren bikotekidea atxilotu du Ertzaintzak. Segurtasun Sailaren arabera, eztabaida baten ostean eraso egin izana onartu du emakumeak.

Bilboko Abando auzoa. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
2020ko uztailaren 11
11:29
Entzun 00:00:0000:00:00

35 urteko gizonezko bat hil du haren bikotekideak, Bilboko Abando auzoko ostatu batean, 3:45ak aldera. Segurtasun Sailak adierazi du gizonak hiru labankada jaso zituela, bi bularrean eta beste bat saihetsetan. Gurutzetako ospitalera eraman dute, baina ezin izan dute ezer egin. Ertzaintza jazoeren lekura iritsi denean, gizonezkoa korridoreko lurrean aurkitu dute, konortea galduta eta odolez inguratuta. Alboan zegoen 33 urteko emakumea, odol arrastoekin eta shock egoeran. Segurtasun Sailaren arabera, emakumeak onartu egin du labanarekin eraso egin izana, eztabaida bat izan ostean, eta ustezko hilketa delitu batengatik atxilotu dute. Datozen orduetan igaroko da epailearen aurretik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.