ArkiTetak: arkitektura andreen begiekin

Emakume arkitektoak isilarazi edo ezkutatu dituztelako kezkatik abiatuta, 'Hiztetaldiak' hitzaldi sorta prestatu dute ArkiTetak emakume arkitekto gazteen kooperatibak. Arkitektura ere beste modu batera egitea posible delakoan daude.

Arkitektura ikasketak bukatu berri dituzte, eta ez daude konforme jasotakoarekin: emakume arkitektoen ahotsa ez diete transmititu. Horri buelta emateko sortu dute ArkiTetak taldea. Eta horregatik eraiki dute berotegicloseNormalean beiraz edo plastikoz estalitako eremu itxiak. bat EHUren Arkitektura Fakultatearen aurrean, Donostian; Hiztetaldiak antolatzen ari dira han. Bost arkitekto feminista dira: Maddalen Laskurain eta Irati Azkue mintzatu dira, taldearen izenean.

Googleri galdetuta, munduko bost arkitekto nabarmenetatik lau gizonak dira.

MADDALEN LASKURAIN: Bai. Gaur egun oraindik horrela da, eta hau sortu dugu erreferente falta izan dugulako ikasketetan.

IRATI AZKUE: Eta esfortzu aktibo bat egin behar duzulako zuk zeure kasa aztertzeko zer emakume erreferente ditugun. Emakume arkitektoak ezkutatu egin dituzte.

Zuek arkitektoak zarete, eta arkiTetak ere bai. Zergatik?

LASKURAIN: ArkiTetak sortu genuen falta hori nabaritzen genuelako, eta zerbait egin nahi genuelako. 

AZKUE: Euskara neutroacloseSubstantibo eta adjektiboetan euskarak ez du genero bereizketarik egiten. da, baina egia da arkitekto hitzarekin segur aski burura aurrenik gizon bat etorriko zaigula, eta horregatik feminizatu dugu nahita izena.

Erreferente falta hori nabaritu duzue irakasleen artean?

LASKURAIN: Proiektuak izeneko ikasgaian gure irakasle guztiak gizonak izan dira. Emakume bat bazegoen, baina guri ez zigun eman. Historian, irudigintzan... eduki ditugu emakumeak, baina alor teknikoagoan beti gailendu dira gizonak.

AZKUE: Eta erreferente faltak berekin dakar pentsatzea guk beste bide batzuk hartu behar ditugula.

Hainbeste irakasle gizon izateak ba al du eragina arbelera ateratzeko unean?

AZKUE: MasterreancloseGraduondoko unibertsitate ikasketetako bigarren zikloa, gai baten inguruko espezializazioa dakarrena, masterraz eta doktoretzaz osatzen dira.
ikusi genuen geure burua zentsuratzencloseKomunikatu nahi den hori isilaraztea.  genuela, uste genuelako ez geneukala nahikoa lan eginda aurkeztera edo zuzentzera ateratzeko. Eta ikusten genuen gure lagun mutilak, edozer gauza edukita ere, nahiko ausart sentitzen direla. Guk ere gauzak egitea badaukagula sinisteko ere muntatu dugu hau.

Hiztetaldiak, alegia.

LASKURAIN: Erreferente falta horri erantzuna eman nahi diogu zazpi saiotan, geure interesetik sortutako gaiak jorratuz.

Eta hizlari denak ez dira arkitektoak.

AZKUE: Hitzaldiak diziplinacloseJakintza gai. artekoak izateko interesa genuen.

LASKURAIN: Adibidez, Eutsi-n [lehen hiztetaldia, zaintzaz] Izaskun Chinchilla eta Atxu Amann arkitektoak etorri ziren, baina Lore Lujanbio filosofoa eta Txirikordako hiru biztanle ere bai.

Arkitektura, beraz, ez da etxeak eraikitzea bakarrik.

AZKUE: Ez. Arkitektura ez da beste batzuk nola biziko diren zure bulegotik erabakitzea soilik.

LASKURAIN: Jendearentzat eraikitzen dugun heinean, jendearekin harremanetan egon behar dugu, eta hori plazaratu nahi dugu.

Eta hiri paisaiaricloseHiri baten espazioa antolatzeko modua, hura osatzen duten elementu guztiak barne. erreparatu behar zaio. Horri buruz egin duzue Errotu.

LASKURAIN: Orain egiten den arkitektura beti berdina da: eraikin zuri eta beltz hori. Hiri bakoitzak daukan nortasuna arkitekturan adierazi egin behar da, eta ez du denak berdina izan behar. Jendeak harremana du eraikinekin.

Eta ofizioari begiratu behar diozue Bideratu-n.

LASKURAIN: Ikusi genuen hobera doala emakume arkitektoen egoera, baina baita lan asko dugula ere.

LASKURAIN: Eta gaur egun kooperatibacloseJabetza kolektiboko enpresa mota bat da, bazkideen kudeaketa demokratikoa helburu duena. asko daude. Hau bosten artean egin dugu, lagunak eduki ditugu muntatzen laguntzen... Ez da arkitekto bat, talde bat da.