Arrautzak

Onintza Enbeita |
  • 214 hitz

Arrautzak gero eta garestiago daude —beste jaki asko bezalaxe—, eta nazioarteko merkatuetatik heldu diren joeren aurrean bertako ekoizleek nola jokatu gogoetatzen du Onintza Enbeita artikulu honetan, ez baitzaio iruditzen bertako ekoizleek ere merkatuaren logikaren menpe erori behar dutenik.

Arrautzak asko garestitu direla dio, eta arrazoi du. Albistegiek hala diote behintzat. Ameriketako Estatu Batuetan hamabi dolarrean ei dago dozena, eta arrautzak banaka saltzen hasi ei dira. Sekula horrelakorik! Merke saltzen ditudala esan dit. Berak bost eurora igoko omen du dozenaren prezioa. Saiatu naiz esplikatzen pentsuarencloseAnimaliei ematen zaien janari mota, animalia, landare edo mineral jatorriko elikagai nahasketa batekin egina.  prezioak gora egiten duenean igotzen dudala nik prezioa, baina beste joko horretan ez dudala sartu nahi. Merkatuko logikatikcloseSistema kapitalistan, eskaintzaren eta eskariaren arabera ezarri ohi dira salgaien prezioak. kanpo ari gara lanean, eta merkatuko logikatik kanpo saldu nahi nuke ekoizten duguna. Ez da erraza. Etorrita dago gurera ere hegazti gripearen zurrumurrua, eta atzetik etorriko da arrautzen sukarra. Eta joango gara supermerkatuetara eta hango prezioen gainetik saldu nahiko ditugu arrautzak. Eta alde batetik, logika badu hori egiteak: gure arrautzak supermerkatukoak baino hobeak dira. Beste alde batetik, ordea, guk ezin ditugu elikagai onak luxuzko artikulu bihurtu dena gobernatu nahi duen industriaren menean. Ez dizkiegu oiloei gomendatzen dizkiguten txerrikeria guztiak ematen. Ez behintzat beharrezkoa ez bada. Ez gaitezen, beraz, itsutu. Ekoizpen gastuencloseProduktu bat sortzeko gastatu beharrekoa.  eta irabazi beharrekoaren arteko oreka zaindu egin behar dugu, baina hemen. Ez Ameriketan, ez supermerkatuan, ez makroetxaldeetan, ez Europako Batasuneko nekazaritza politikak erabakitzen diren kabineteetan. Guk hemen ekoitzi eta saldu behar dugu.

Jatorrizko artikuluak

  • Arrautzak Onintza Enbeita | BerriaIkasgela |