Abelzaintza

Txakurra ere bada familiako kidea
Gero eta etxe gehiagotan daude txakurrak. Familiako partaide bilakatu dira animaliak, eta etxeko eta, areago, gizartearen ohiturak ere aldatzen ari dira animalien presentzia horren ondorioz.

Miraria oskol barruan

Ardi saldoei eraso die otsoak, eta beldurra sortu
Otsailean otsoa bideo batean agertu zen Larhun aldean, eta martxoaren 4an, Bardozen, ardi bat otso batek hil zuela baieztatu zuten. Laborari sindikatuentzat, otsoa eta hazkuntza ez dira bateragarriak Ipar Euskal Herrian, eta neurriak hartu behar direla diote.

Otsoa eta abeltzaintza «elkarrekin bizitzea» bermatuko duen plana egin du Jaurlaritzak
Otsoaren erasoetatik babesteko laguntza profesionala eskainiko diete abeltzainei, eta otsoaren isilpeko ehizari jazarriko zaio.
Azken neurketen arabera, bi otso talde daude Araban eta Bizkaian: bata Arabaren eta Burgosen (Espainia) arteko mugan, bestea Bizkaia mendebaldean.

Joseba Attard: «Euskal Herrian milioi bat ardi daude, eta ilea moztu behar zaie, nahitaez»
Ofizioa da ardi moztaileena, eta lehiaketa ere bai. Euskal selekzioak ofizialtasuna lortu du. Joseba Attardek (Cheltenham, Ingalaterra, 1979) konbentzitu zuen Mundu Kontseilua: «Nazioen arteko kontua bada, gu ere nazio bat gara».

Metano isuriak: iraupen laburra, eragin handia
Metanoari buruzko nondik norakoak bildu ditu 'Kinka' podcastaren ale berriak. Zehazki, abeltzaintzaren arloak eta energiaren sektoreak sortzen dituzten isuriak izan ditu hizpide [saioaren seigarren minututik aurrera].

Ondarre ondare
Ordiziako gazta txapelketa irabazi arren, Eneko Goiburu artzain
segurarrak ez du bere egunerokorik aldatu: familia, herria, baserria
eta lana. Eta aldatzeko asmorik ere ez: «Ekoizpen txikia eta kalitatea:
horiek dira gure ezaugarriak».
Hamar urtean hirugarrenez gailendu da Ondarre, eta bost garaikur dituzte guztira Ordizian.

Otsoen itzulera
Otsoez mintzo da BERRIAren klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko Kinka podcasta; otsoez, espezie babestu gisa duten izendapenaz eta abereei erasotzean sortzen dituzten kalteez, besteak beste.

Jaten dugun ura
Hego Euskal Herrian erabilgarri dagoen uraren %80 nekazaritzan erabiltzen da, lurrak ureztatzeko; %15 inguru, industrian; eta gainerakoa, etxeko beharretan.
Klima larrialdiaren ondorioz, hainbat ekoizle hasiak dira labore batzuk beste batzuekin ordezkatzen eta ekoizpenean ur gutxiago baliatzeko teknikak erabiltzen.