BERRIAko euskara arduraduna, euskaltzain oso

'Euskaldunon Egunkaria'-tik hasi eta BERRIAraino, makina bat urte egin ditu Irene Arrarats Lizeagak bi egunkariotako euskara arduradun gisa. Euskaltzain oso izendatu berri dute, eta euskarazko egunkari nazional biek akademiaren eredua testu idatzietara ekartzeko egindako bidea azpimarratu du.

Irene Arrarats Lizeagari (Hernani, Gipuzkoa, 1967) euskaltzain oso izateko gonbita egin berri dio Euskaltzaindiak. Horren harira, eta BERRIAko euskara arduradun moduan, gogoratu du hedabideetako ordezkariek hizkuntza akademietan tokia izateak erabateko zentzua duela. Azkenean, erredakzioak «hizkuntza fabrikak» direla dio.

Euskaltzain oso izateko izendatuta zeundela jakin bezain pronto, nabarmendu zenuen zeuretzat ez ezik BERRIArentzat ere pozgarria zela albistea. Zer eman dio BERRIAk, eta aurrez Euskaldunon Egunkaria-k, Euskaltzaindiari?

Lehenik eta behin, Euskaltzaindiak proposatzen duen eredua, proposatzen duen estandarra, erabiltzeko probaleku aparta da. Egunero-egunero, testu asko eta asko dira, gai askotakoak, erregistrozcloseHizkuntza erabiltzeko era, testuinguru komunikatiboaren arabera. berdintsuak baina ez beti erregistro berekoak. Bai Egunkaria-n eta bai BERRIAn oso garbi izan dugu beti euskara batuan aritu behar genuela, estandarreancloseHizkuntza baten aldaera nagusia, erregistro formaletan erabiltzen dena, hezkuntzan, administrazioan eta administrazioan, besteak beste., baina orotariko estandar batean. Alde horretatik, uste dugu aurrejuzgucloseAurreiritzi. batzuk baztertzeko ere balio izan duela. Askotan, jendeak pentsatu izan du Euskaltzaindiak hau edo bestea gaitzesten duela, edo beste hura baztertu egiten duela... Eta gu erakusten saiatu gara zenbateraino den zabala euskara batuak eta Euskaltzaindiak zehaztu duten bide hori. 

Estilo liburua ezinbestekoa da hedabide baten jardun onerako. Une oro aldatzen da gaur egun, premiak sortu ahala. Orain egiten ari zareten aldaketek zer erakusten dute? Zeren premia?

Estilo liburuko hiztegian ia egunero sartzen dugu zerbait berria. Lankideren bat egunero etortzen da: «Nola esango dugu euskaraz ez-dakit-zer?». Eta momentuan eman behar zaio erantzuna. Eta galdetzen diren horiek askotan ez dira agertzen hiztegi konbentzionaletan. Horretarako sortuak dira, hain zuzen, egunkarien estilo liburuak, kazetarien lana errazteko eta, batez ere, hartzailearen tokian jarrita segurtatzeko sortzen diren testuetan edo bideoetan komunikazioa ahalik eta onena izango dela, ahalik eta argiena eta gustagarriena.

Gero eta gehiago hitz egiten da hiztun berrien soslaiaz. Euskaldun kopurua gora ari da, baina askorentzat euskara ez da lehen hizkuntza: eskolan jasotako hizkuntza da maiz. Irakurle horiengana nola iritsi?

BERRIAk bere esku daukan gauza bakarra zera da: kazetaritza ona egitea. Kazetaritza ona egiteak zera esan nahi du: eduki interesgarriak ematea, egokiro adierazita. Hori ematen badu, eta jendea motibatuta badago euskaraz bizitzeko, bada, hurbilduko da jendea: izango dira, bai, irakurle, entzule eta ikusle gehiago. Bestela, nekez. Baina egia da: egoera soziolinguistikoa eta adimen artifizialarencloseMakinek frogatutako adimena da, gaur egun mota askotako zereginetan erabiltzen dena, besteak beste, hizkuntzen arteko itzulpenetan. agerpen bortitz hau ez ditu aldeko euskal kulturak. 

Ez egoera soziolinguistikoa, ezta teknologia berriek dakarten mundua ere?

Askotan esaten da: «Atzean ezin gara geratu». Arrazoi, teknologia berri horiek guztiak euskaraz ere behar ditugu, noski. Baina teknologiaren erabilera ez da neutroa. Ez dut uste, esaterako, euskara ikasteko motibazioan oso lagungarria izango denik. Gainera, egia da —hau gaur egun ja ez da ukatzen— euskararen bizi-indarra ahulduz doala, baita arnasguneetancloseBai ezagutzan eta baita erabileran ere, euskara hizkuntza nagusia den eremu geografikoa.  ere. Beraz, alde onak egongo dira, baina alde txarrak ere nabarmenak dira. Kopuruetan euskaldun gisa agertzen diren askok gaitasuna mugatua daukate, eta nekez erakarriko ditugu euskal kulturara nekez irakurtzen badute, nekez ulertzen badituzte bertsoak edo, ez dakit, pelikula bat ikustera joan eta ez badute ia ezer ulertzen. 

Hizkuntzak jauzi bat egiten ez duen bitartean, ez da lan zailagoa euskara batuaren inguruko hainbat aurreiritzi gainditzea ere?

Estandar guztiak, hizkuntza guztietan, aldaera jakin batzuk dira, eta albistegietan erabiltzen dira, egunkarietan, testu formaletan... Horretarako da estandarra. Plastikozkoa? Batuan oso gauza onak daude, eta bizi-biziak, bixigarriak eta zoragarriak. Adierazpide kultural askotan ikusten da hori. Euskaraz, horrelako gauzetan oraindik baditugu, ez dakit, gaizki-ulertuak edo aurrejuzguak. Normala da, alde batetik. Estandarizazio prozesuacloseEuskara batua sortzeko prozesua. oso azkar egin da. Beste batzuek mendeetan egin dutena guk oso denbora gutxian egin dugu. Horrek ekartzen ditu ajecloseGaitz, oker, akats. batzuk.

Zein dira gaur arrisku eta zailtasunik handienak idazkera argi eta zuzen baterako?

Begira, idazkera erakargarria izango bada, bizia izan behar du. Batzuetan, pentsatzen dugu hori lortzeko ateratzen zaigun bezala egin behar dugula, eta justu kontrakoa da askotan: natural aritzeko, landu egin behar da, asko landu. Bertsolariek ere preparatzen dute beren jarduna, eta ganbara bertso berriz, bertso zaharrez eta errimazcloseBertso batean, lerro bakoitzaren bukaerako hitzak hoskidetasun bat izaten du beste bukaerakoekiko, errimatzea ahalbidetzen diona. beteta daukate, eta baliabide bat behar dutenean erraz ekartzen dute. Zergatik? Ganbara betea daukatelako. Orduan, guk ere, idazteko orduan, lehenik eta behin zera egin behar dugu, geure burua ondo jantzi, eta ganbara baliabidez beteta eduki. Iruditzen zait gaur egun are gehiago landu behar dugula, ganbara gaztelaniazko, frantsesezko eta ingelesezko ereduz beteta daukagula askotan.

Argi eta bizi idazteko zailtasunak handitu egin dira?

Nik nabaritu dudan aldea da garai batean kazetari aritu nahi zuen jendeak, ikasleek-eta, irakurtzeko ohitura zutela; gaur, ez hainbeste. Ez naiz ari euskaraz irakurtzeaz: askok ez dute ohiturarik irakurtzeko, oro har. Jendeak ikus-entzunezkoetarako joera du, eta ez hainbeste idaztekoa. 


Jatorrizko artikuluak