Kazetaritza
Irratian euskara hutsez egun eta gau oso batez aritu zireneko lehen aldi gogoangarri hura
Loiolako eta Donostiako Herri Irratietan 24 orduz euskaraz aritu ziren lehen aldiz 1976ko martxoaren 27an. Eguna amaitzeko, jaialdi bat egin zuten Belodromoan.
Emakumeak, hedabideetan ere gutxiengoa
Emakumeak hedabideetan gutxiengoa direla ondorioztatu dute EHUko zenbait ikertzailek egindako azterketan. Euskal Herriko hedabideetan mundukoetan baino apur bat gehiago ageri dira andreak, baina parekidetasunetik urrun da egoera, edonola ere.
Desinformazioaren ozeanoan, adimen artifiziala arrantzale
Adimen artifizialak kazetaritzan eta oro har informazioaren munduan ekar dezakeen egoera aztertu dute Bilbon mahai inguru batean, BERRIAk antolatuta. Dagoeneko desinformazio asko dagoen egoera bat areago nahas dezake adimen artifizialak. Haren arriskuez ez ezik, eman dakiokeen erabilera ere hartu dute aintzat.
'Le Reveil Basque', euskarazko kazetaritzaren aitzindari bat
1886tik 1994ra arte argitaratu zen 'Le Reveil Basque' astekaria. Edukiak nagusiki frantsesez zabaltzen bazituen ere, kaleratu zituen euskarazko albisteak ere. Kazetaritza hizkuntza bat asmatu izanaren meritua aitortu dio Imanol Murua Uria EHUko irakasle eta ikerlariak.
BERRIAko euskara arduraduna, euskaltzain oso
'Euskaldunon Egunkaria'-tik hasi eta BERRIAraino, makina bat urte egin ditu Irene Arrarats Lizeagak bi egunkariotako euskara arduradun gisa. Euskaltzain oso izendatu berri dute, eta euskarazko egunkari nazional biek akademiaren eredua testu idatzietara ekartzeko egindako bidea azpimarratu du.