Demokraziaren krisia ulertzeko gakoen bila

Demokraziaren gaineko iritzi sozialak aztertu dituzte Leyre Arrietak eta Naiara Goiak, eta ondorioak liburu batean bildu. Aitortu dute ez direla garairik gozoenak demokraziaren sistemarentzat. 

Arantzazulab laborategiak, Euskal Herriko Unibertsitateak, Deustuko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak egindako ikerketan demokraziaren gaineko iritzi sozialak aztertu dituzte, eta liburu bat ondu dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ateratako ondorioekin: Democracia y cultura política (Demokrazia eta kultura politikoa). Iritzi sozial horiek ulertzeko saiakera bat da, eta lan kolektiboan parte hartu duten bi kide dira Leyre Arrieta Alberdi (Mutriku, Gipuzkoa, 1971) eta Naiara Goia Imaz (Segura, Gipuzkoa, 1978). 

Kolapso demokratiko batean kokatu duzue zuen ikerketa, eta ondorioztatu duzue eszeptizismoz begiratzen zaiola demokraziari, hau da, ikuspuntu bat baino gehiago daudela haren guruan. Zein, adibidez?

NAIARA GOIA: Bakoitzak modu batean interpretatzen du kolapsocloseSistema baten suntsiketa edo amaiera. demokratikoa. Bi ikuspegi daude. Alde teorikoak esaten du globalizazioak eta merkatuaren logikak estatuen eta gobernuen gaitasuna ahuldu dutela, eta horrek krisi demokratikoa eragin duela. Eta beste ikuspegi batek, enpirikoagocloseGertaerak esperientzien bidez frogatzen edo behatzen saiatzen den adar akademikoa. batek-edo, onartzen du badaudela arazo batzuk, baina ez du uste kolapso demokratiko bat denik. Alegia, egoera koiunturalcloseBehin-behinekoa, iragankorra. batean gaudela esaten du.

Baina zuen ustez existitzen da krisia, eta izendatu dituzue haren faktore eragile batzuk: teknokraziacloseEnpresa alorreko buruek duten botere sarea. ekonomikoa, digitalizazioa, aldaketa kulturalak, harremanak izateko moduak, krisi ekologikoa... Hauteskundeetako abstentzioa baino ondorio gehiago dauzka horrek, ezta?

GOIA: Agenda politiko bat daukagu mahai gainean, eta gizartean sekulako eraldaketa gertatzen ari da; horrek ezinbestean eragiten du demokrazian. Dei dakioke krisia edo ez, baina badaude ebidentzia batzuk abstentzio horretatik harago doazenak: herritarren desafekzioacloseDistantziamendua edo sinesmen falta; testuinguru honetan, erakundeei eta hango buruei dagokienez., bitartekaritza krisia, nazioarteko ordenaren gorabeherak, populismoarencloseElite agintarien aurrean alternatiba gisa agertu ohi diren korronte politikoak, herriaren babesa bereganatzeko sarritan arazo konplexuei aurre egiteko errezeta errazak eskaintzen dituztenak. gorakada, desinformazioa... Demokrazia ezinbestekoa da gainontzeko krisi guztiei erantzun ahal izateko.

Bitartekaritza krisi horrek lotura zuzena du herritarren eta alderdi politikoen arteko harremanekin. Gain behera doa hori ere?

LEYRE ARRIETA: Ordezkatze sistema demokratiko tradizionalean, alderdi politikoei bitartekari lana aitortu zitzaien, eta orain lan hori kolokan jartzen ari dira. Eta hori bada gure beldurretako bat, zeren desafekzio horrek bidea zabal diezaioke populismoari, edota proiektu antidemokratikoei.

Bitartekaritza lanean ezinbertzekoak dira nola alderdi politikoak, hala hedabideak, baina herritarren kritiken jopuntuan dira orain. Krisiaren bertze adibide bat izan daiteke.

ARRIETA: Herritarrek uste dute alderdiek euren interesak jartzen dituztela gizartearen interesen aurretik, eta ez dutela entzuten. Bitartekaritza krisi honek zalantzan jartzen du demokraziaren funtsezko elementu bat: legitimitateacloseBotere baten onartze soziala.. Demokrazia liberala ordezkatze demokrazia da, edo hala izan beharko luke.

Eta nola ikusten dituzte erakunde publikoak?

ARRIETA: Ba, harrigarria da, baina inkestetan ikusten da euskal herritarrok oraindik baloratzen ditugula erakundeak. Alegia, alderdiekin ez bezala, konfiantza handia dagoela euskal erakundeengan.

Hor ez dago errendimendu krisirik?

GOIA: Hori alderdi politikoekin gertatzen da gehienbat, ez delako gauza bera herritarrek espero dutena eta alderdiek ematen dutena. Eta desadostasun horrek sortzen du, hain zuzen ere, desafekzioa.

Halere, aparatu politikoen arteko lehia geroz eta handiagoa dela diozue.

GOIA: Ahalik eta jarraitzaile gehien lortzeko lehia bat bihurtu da joko zelaia, eta horretan aldaketa handia eragin dute sare sozialek. Sare sozialetan oso erraza da aparatu politiko bati edo beste bati jarraitzea, edo adieraztea zer gustatu zaizun eta zer ez. Horrek instrumentalagoak bihurtu ditu alderdien eta herritarren arteko harremanak. Demokraziari buruzko itxaropen batzuk dauzkate gazteek, eta gero ikusten dute horiek ez direla betetzen. Ikuspegi hori hain instrumentala baldin bada, frustrazioa etortzen da gero. Eta horregatik gaurko inpaktucloseEragin. negatiboak.

Krisi demokratikoa areagotu eginen dela kontuan hartuta, zein dira aurreikusten dituzuen ondorioak?

GOIA: Alde batetik, instituzioen ahultzea. Beste ondorio bat: eskuin muturraren gorakada. Hauteskundeen bidez legitimatzen dira gobernuak, baina praktikan eskubideak murrizten dituzte, eta hori bada arrisku bat, baina ez urruna, zeren dagoeneko ari da gertatzen.

«Fikzio bat eraiki da demokraziaren gainean, eta gero ez dator bat errealitatearekin». Zertan ikus daiteke hori?

ARRIETA: Jokabide berezi bat ari gara garatzen, eta dena neurtzen dugu gure interesen arabera. Bere burua progresistatzatcloseAurrerakoi, ezkerreko politika publikoak sustatzen dituztenak. daukanak ere norbere interesei begiratuko die, eta horren arabera hartuko du erabaki bat edo beste. Eta ideia hori alor guztietara aplikatzen ari da. Gure interesen arabera jardutea ez da guztiz demokratikoa, paradigma merkantilista bat baizik.

Horrek ere badauka lotura harremanekin. Geroz eta indibidualistagoak eta bakartuagoak dira harremanak, zuen ustez.

GOIA: Egitura sendoak ahuldu egin dira, eta oraingo modua harremanak egiteko askoz ere malguagoa da, aldi baterako balitz bezala. Eta zaila da konpromiso sakonak hartzea. Zentzua dauka horrek; bai, behintzat, kontuan hartzen badugu gizarte kontsumistacloseTresnak eta zerbitzuak erosteko ahalmenean oinarritzen den sistema.  batek gidatzen duela gure bizitzaren zentzua. Uste dut garrantzitsua dela Euskal Herriak komunitate izaera berreskuratzea, eta garai ona dela inplikazioa eskatzeko.