Ziberindarkeria matxista: heldu beharreko erronka
Gero eta indar handiagoa du eremu digitalak gizartean, eta emakumeen aurkako indarkeria ere sarritan gertatzen da esparru horretan. Biktimengan eragin nabarmena izan arren, politika publikorik ezak nabarmenago uzten du kaltea.
Ez dira kolpeak bezain agerikoak, baina indarkeria matxista digitalen atzaparkadek berdin urratzen dute barrena. «Bortizkeria digitalek sarri ez daukate errealitate materialik, baina inpaktu emozional handia eragiten dute, baita sotilakcloseAntzematen zailak. direnean ere, ezin baitugu gure burua erraz defendatu», laburbildu du Ianire Estebanez psikologoak. BirtualtasunakcloseEsparru digitalekoa. ez du babesik ematen, biraltasunakcloseAzkar eta erraz zabaltzen dena. izugarri handitzen du arriskua, eta min eragilea Interneten ozeanoan gera daiteke luzaroan. Eta biktimak, berriz, bakarrik, sostengurik gabe. «Administrazioek ez dute ulertzen indarkeria digitalek hertsatzekocloseZapaltzeko, kalte egiteko. zer-nolako ahalmena daukaten. Orokorrean, legedian ez dago bortizkeria horien aitortzarik», gaitzetsi du Laia Serra abokatuak. Egiteko asko ikusten dute adituek ziberindarkeriarencloseEremu digitaleko indarkaria. alorrean.
Indarkeria matxistak aurpegi ugari dituela esan ohi da, eta bortizkeria digitalak ere, antzera: askotariko formak hartzen ditu. Izan daiteke urruntze agindu bat haustea sakelako telefonoaren bidez komunikatuz; edo sare sozialetan diskurtso misoginoakcloseEmakumeekiko gorrotoz egindakoak. zabaltzea; edo bikotekidea geolokalizatutacloseGeolokalizatzaile baten bidez pertsona bat etengabe non dagoen jakin ahal izatea. edukitzea; edo adingabe batekin sare sozialen bidez konfiantzazko harreman bat eraikitzea hari sexu abusuak egiteko; edo lankide bati zakil baten argazkia bidaltzea; edo irudi sexualekin estortsioa egitea; edo elikadura portaeraren nahasmenduak izatera bultzatzea.
Interneten eta gailu teknologikoen bidez egiten diren indarkeriek, gainera, badituzte kezkatzeko moduko hainbat ezaugarri. Despertsonalizazioaz mintzatu da Serra: «Erasoaren egilea eta indarkeria jasaten duena ez daudenez aurrez aurre elkarri begira, errazagoa da enpatiacloseNorbaitekiko gertutasuna edo berotasuna. gutxiago izatea bortxazko jarrerak aktibatzeko». Distantzia birtual horri edukiak azkar zabaltzeko aukera gehitu behar zaio: «Biralizazioak eta masa mentalitateak bat egiten dute. Jendea ohartzen al da zer-nolako mina eragin dezakeen likecloseSare sozialetan gustuko dut adierazteko modua. sakatzean edo zerbait berriro bidaltzean?».
Ezezkoan da Estebanez. Baina mina oso handia izan daiteke: antsietatea, estresa, larriminacloseEstutasuna., depresioa izaten dira erreakzio nagusiak. «Indarkeria aurrez aurrekoa ez izanda, arriskua dago mehatxu sentsazioa handiagoa izateko, eta norbere integritatean sartzen direla sentitzeko». Tranpa psikologikoak ere aipatu ditu: «Feminitatean sozializatuta gaude, eta horrek dakar besteengan pentsatzea, gehiegi enpatizatzea, errudun sentitzea... Beraz, emakume askok pentsa dezakete zerbait egin dutela indarkeria hori eragiteko».
Indarkeria matxistek diziplinatzeko helburua dutela gogora ekarrita, Serrak berretsi du edukiak ezabatzeko hainbeste zailtasun izateak hertsatu egiten dituela emakumeak.
Interakzioen arriskua
Baina, Estebanezen aburuz, komunitatearen erantzunak sortzen du arrakalarikclosePitzadura, zartadura. handiena. Adibide gisa jarri du emakumeen irudi sexualen zabalpena: «Bideo bat hedatzea bera umiltzeko modu bat da, baina horren inguruan egiten den iruzkin edo interakziocloseErantzun. bakoitzak zera pentsarazten du: ‘Jendea zer pentsatzen ari da niri buruz?’. Izan ere, emakumea epaituko da, sexualitatearen eta gorputzen inguruko kontzeptu patriarkalei lotuta, eta ez hainbeste bideoa baimenik gabe zabaldu duena. Emakumeek sentitzen dira lehenik, umilduta, eta gero, epaituta; errudun sentitzen dira, eta iruditzen zaie ez dutela zilegitasunik, adibidez, salaketa bat jartzeko».
Eta babes falta are handiagoa da erakunde publikoetara jotzen dutenean. Izan ere, ia ez dago indarkeria matxista digitalak jorratzeko politika publikorik. «Arlo digitalarekin lotutako politika publikoak, oro har, azpiegitura kritikoen gaineko arriskuetan zentratzen dira, delitu ekonomikoetan, eta haur pornografian. Baina emakumeen aurkako indarkeria digitala ez dago presente nazioarteko organismoetan eta hitzarmenetan».
Eta horrek gabezia ugari dakartza. Besteak beste, bortizkeria digitalekin lotutako adierazlerikcloseDatu, neurgailu, tresna... ez egotea indarkeria matxista jasaten duten emakumeen arriskua ebaluatzeko sistemetan. Edo biktimen arretarako bulegoetan gaiari buruzko trebakuntzarikclosePrestakuntzarik, gaitasunik. ez izatea. Edo osasun sare publikoan babes psikologikorik ez eskaintzea. Ianire Estebanezek argi ikusten du hori jardun publikoaren ondorioz bortizkeria digitala jasaten duten emakumeen artean: «Utzikeria handia dago instituzioetan: ematen du bortxa hori jardun publikoarekin batera datorrela eta onartu egin behar dutela. Baina zergatik ez dituzte sostengu taldeak sustatzen, bikote harremanetan indarkeria pairatzen duten emakumeentzat egiten duten bezala?».
Politikarien, kazetarien edo aktibisten aurkako ziberjazarpen kasu horietan, gainera, auzitara jotzea bide antzuacloseEmaitzarik ematen ez duena, ez emankorra. izan daitekeela ohartarazi du Laia Serrak. Batetik, bortxazko mezuak gehiegi direlako sare sozialetan. Eta bestetik, halako delituei aurka egitea zaila delako: «Indar polizialek eta justizia sistemak asko dute hobetzeko, baina egiaz hor dagoen arazo nagusia da Interneteko plataformekcloseErabiltzaileak elkarrekin harremanetan jartzeko zerbitzu digitalak eskaintzen dituzten azpiegiturak, normalean enpresa handien esku daudenak. ez dutela laguntzen: ez dute informazioa ematen eta auziak artxibatu egiten dira. Zigorgabetasun izugarria dago sektore horretan».
Baina, politika publikoen garrantziari berriz helduta, argi du abokatuak: «Dena ez da salaketa penala. Agian emakumeari on egingo dio laguntza psikosozialacloseOngizate emozionala berreskuratzeko gizarte laguntza. jasotzeak, edo instituzioek argi adierazteak gertatutakoa oso larria dela eta interpelaziocloseDeialdi, eskaera. publiko bat egiteak plataforma bati. Prebentzioak, babes instituzionalak, laguntzak funtzionatuko balu, agian zigorgabetasun judizialak inpaktu txikiagoa izango luke».
Jatorrizko artikuluak
-
Bortxa birtualen min haragizkoak
Maite Asensio Lozano |
|