Indarkeria matxista
Kantzelazioaren lilura
Bere seme-alabak hil zituen Jose Breton parrizidaren inguruan 'El Odio' liburua idatzi zuen Luisge Martinek. Hildako haurren amak salaketa jarri zuen liburuaren aurka, eta argitaratu gabe geratu zen. Kasuak harrabots handia eragin zuen. Sarasola liburua argitaratu ez izanak eragin dizkion gogoetez aritu da artikulu honetan.
Sanferminetako talde bortxaketatik hamar urte: mugarri baten kontakizuna
2016ko uztailaren 7ko erasoak agerian utzi zituen indarkeria matxistaren alderdi sozial, instituzional eta kulturalak. Bortxaketa hark sekula ikusi gabeko erreakzioa eragin zuen gizartean.
Ziberindarkeria matxista: heldu beharreko erronka
Gero eta indar handiagoa du eremu digitalak gizartean, eta emakumeen aurkako indarkeria ere sarritan gertatzen da esparru horretan. Biktimengan eragin nabarmena izan arren, politika publikorik ezak nabarmenago uzten du kaltea.
Indarkeria bikarioa zer den definituko du Espainiako Gobernuak
Malalai Joia: «Afganistango ahotsik gabeen ahotsa da nirea, traizioa baita mutu geratzea»
Talibanak 2021eko abuztuan heldu ziren agintera Afganistanen, baina
ordurako sasian bizi zen Malalai Joia ekintzailea (Farah, Afganistan,
1978). Katalunian bizi da, erbestealdian. Handik irakasten die telematikoki Afganistango neskei.
36ko gerra komikietan eta emakumeen ikuspuntutik
Emakumeen testigantzak oinarri hartuta, 1936ko gerrari eskainitako komiki sorta zabal bat abiatu du Bizkai marrazkilariak. Herriz herri kokatuko ditu kontakizunak, eta Bilbon amaitu asmo du proiektua. Oraingoz, lehen lana eman du argitara: Elgeta.
Josphin Barasa: «Gurasook ezkutatu egiten dugu oker egindakoa»
Nairobin neska nerabeen %13 haurdun geratzen dira 18 urteak bete aurretik. Haietako asko nerabezaroan ama izandako emakumeen alabak dira.
Katea apurtzeko lanean ari da Josphin Barasa (1979, Nairobi). Hamabi urte daramatza indarkeria matxistari buruzko kontzientzia lantzen, pentsamoldeak eta jarrerak aldatzeko helburuarekin.
Alaba ala semea?
Jarrera eta indarkeria matxistei buruz prentsan argitaratu zen guraso baten gutunaren harira idatzi du bere iritzi zutabea Jose Mari Pastor kazetari eta irakasleak. Erasoak sahiesteko emakume gazteei ematen zaizkien «erruaren itzala darien aholkuak» bainoago, erantzukizuna gizonezkoena dela gogorarazteko gomendioak hobesten dituzte biek ala biek.