Etxebizitzarik gabe, hezkuntzarako baldintzarik ez
Lauzpabost kideko familia bat gela batean bizi denean edo kaleratzeko arrisku etengabean denean ikasketak behar bezala jarraitzeko izaten diren zailtasunak agerian utzi nahi izan dituzte Bilbon AZET Etxebizitza Sindikatuak eta hiru familia elkartek. Erakundeen babesa eskatu dute.
Egungo etxebizitza krisiak umeen eta nerabeen hezkuntzan dituen ondorioak salatzeko, bat egin dute aurten AZET Etxebizitza Sindikatuak eta Bilboko Atxuriko eskolako, Mujika eskolako eta Solokoetxeko institutuko familia elkarteek. «Nola irakurriko du etxean bere familiarekin logela batean pilatuta bizi den ume batek? Zer ikasteko gogoa izango du nerabe batek, kezkatzen duen galdera bakarra bada ea non egingo duen lo hurrengo astean?». Galdera horiek egin zituzten maiatzean Bilboko Alde Zaharrean egindako agerraldian. Familia elkarteen eta sindikatuaren arabera, etxebizitzaren krisia gero eta agerikoagoa da euren ikastetxeetan, gero eta familia gehiago ari baitira pairatzen alokairucloseJabe bati bere etxebizitzaren erabileragatik ordaintzen zaion diru kopurua. eta hipotekencloseEtxebizitza bat ordaintzeko banketxe batetik mailegu bat jasota sinatzen den hitzarmena. prezioen igoera, infraetxebizitzarencloseModu duinean bizitzeko baldintzarik ematen ez duten etxebizitzak. hedapena, etxegabetzeak....
Egoera are eta zailagoa da familia «arrazializatuentzatArraza edo jatorri etnikoarengatik bazterketa modu askotarikoak pairatzen dituztenak. eta adingabeak zaintzapean dituztenentzat».
Hamzari —abizenik ez du eman— eta haren familiari ere —emaztea eta bi alaba txikiak— etxebizitza uzteko agindu zieten iazko urrian. «PaperikclosePasaporte, nortasun agiri edo legezko akreditazioa bermatzen duen dokumentazioa. ez duzunean eta etxebizitza bat alokatu nahi duzunean, inork ez dizu eskaini nahi; topatu genuen etxebizitza alokatuko zigun bat: lehenengo sei hilabeteak ordaindu genituen, hilean 300 euro, baina iruzur bat zen», gogoratu du. Gizona ez zen etxearen jabea, eta dirua eman ostean, ez zuten berriz ikusi. Bigarren gauean, Ertzaintza agertu zen ate joka, familia etxegabetzeko.
Kalitatezko etxebizitza bermatuta edukitzeak ematen du modua egonkortasuna izateko eta hezkuntza prozesuetan zentratzeko gaitasuna garatzeko. AZETeko Lucia Masa Pereirok zehaztu duenez, «etxegabetze baten bortizkeriak, infraetxebizitza baten prekaritateakcloseBaliabide, egonkortasun edo segurtasun eza., etengabeko ezegonkortasunak eta behartutako mudantzekcloseEtxez aldatzea. estresa eragiten dute, eta ezinezkoa da haurrek ikasketetan aurrera egitea euren etxearekin zer gertatuko den ez dakitenean».
Egoera ikusita, familia elkarteek eta sindikatuak salatu dute erakundeak «arazoaren parte» direla: «Gure auzoetako gero eta familia gehiagori etxebizitza eskubideacloseNazioarteko testu askotan jasota dago herritarren etxebizitzarako eskubidea, besteak beste, Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalean eta Eskubide Ekonimiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Itunean. Euskal Herrian ere jasota dago eskubidea, Frantziako eta Espainiako legeen eta lege autonomikoen bidez. ukatzen zaio, baina, aldi berean, etxe asko daude hutsik edo turismora bideratuta». Haien arabera, «espekulatzaileakcloseEtxebizitzak erosiz eta garestiago salduz negozioa egiten dutenak. eta industria turistikoa babesten dituzte, etxegabetzeen aurrean ez dute alternatibarik eskaintzen, eta okupatzeracloseHutsik dauden etxebizitza batean sartzea. behartuak diren familiak kriminalizatzen dituzte».
Erakundeei egotzi diete seme-alaben hezkuntzari buruz hitz egitea, haien ongizate emozionalerako eta gizarteratze prozesurako ezinbesteko erremintatzatcloseTresna. jotzea, eta gero baldintza horiek betetzeko oinarriak urratzea. Horrek «egoera are gehiago luzatzen eta kronifikatzencloseBetikotu.» du. Sindikatuaren arabera, instituzioek hartutako erabakiak kalitatezko etxebizitza bermatzera zuzenduak baleude, «oinarri sendoetan bizitza garatzeko aukera» zabalduko litzateke familia askorentzat.
Euren ustez, «etxebizitza desmerkantilizatzeakSalerosketan oinarritzen den sistematik at uztea.» izan beharko luke azken konponbidea. Hala ere, egoera hori urrun dagoenez, bitartean instituzioei eskatu diete «etxegabetutako auzokide guztiei benetako alternatiba duin bat eskaintzeko, are gehiago adin txikikoak edo menpekotasunen bat duten auzokideak dituzten familiei». Halaber, kaleratze prozesuetan esku hartzeko eskatu diete, prozesu hori ez dadin izan horren traumatikoacloseEgoera bat, gogorra izanik, min fisiko eta emozionala uzten baitu pairatzen duenarengan..
Ikastetxeek eta irakasleek ere badute zer egin, AZETen ustez. Bide horretatik, eredugarritzat jo du Kataluniako Docents per l'Habitatge plataformaren lana. Sindikatuko kideek azaldu dutenez, azken urteotan antolatzen ibili dira, eta ikasleen etxebizitza gatazketan parte hartzen. Guraso elkarteak ere garrantzitsuak dira, bidea izan daitezkeelako sindikatura heltzeko. Haiek jakinarazi ahal diete euren eskolako familiei sindikatua existitzen dela. Izan ere, aitortu dute askotan berandu jakiten dituztela kaleratze kasuen berri.
Jatorrizko artikuluak
-
Marra mehe bat kalitatezko etxebizitzaren eta hezkuntza duinaren artean
Olatz Silva Rodrigo |
|