Euskarazko hiru film daude zinema aretoetan egunotan. Ez da batere ohikoa izaten, eta zenbait faktore uztartu izanak ekarri du loraldi hori, zenbait adituk esplikatu dutenez.
Zinemazaleari gutxitan gertatuko zitzaion karteldegiaricloseZinema areto batean une jakin batean ikusgai dauden filmen zerrenda. begiratu eta fikziozko bi euskal filmen kartelak elkarren ondoan zintzilikatuta ikustea. Bada, bi ez, hiru dira egunotan aretoetan aldi berean ikusgai dauden lanak: Sara Fantovak zuzendutako Jone, batzuetan, Aitor Arregiren eta Jose Mari Goenagaren Maspalomas eta Asier Altunaren Karmele. Oraingo argazkia da, eta ezohikoa, baina zerk egin du posible?
Faktore bakar bat ez, zenbait ikusten dituzte horren atzean Marian Fernandez Pascal ekoizle eta Txintxua Films-eko kideak, Maialen Beloki Donostiako Zinemaldiko zuzendariordeak, Beñat Doxandabaratz EHUko irakasleak, eta Alfonso Benegas EZAE EAEko Zine Aretoen Elkarteko presidenteak. Sortzaileak eta sortzeko baliabideak, horra bi gako, Fernandezen hitzetan: «Batetik, hogei urte daramagu euskal zinema egiten, eta ja garatu da industria bat; badira zuzendariak, teknikariak, aktoreak... Eta, bestetik, lortu dugu zutabe batzuk finkatzea sektorean finantzaketa lortzeko: Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzak, ETBk eta ekoiztetxeek egindako hitzarmena... Eta pizgarri fiskalakcloseAdministrazio publikoak zergetan eskaintzen dituen onurak, jarduera ekonomiko batzuk sustatzeko. ere tresna bat izaten ari dira azken urteotan».
Baina ez bakarrak. PublikoacloseIkusleak. izan bailiteke beste arrazoi bat. «Ni 1985etik nabil honetan, eta ez dut gogoan aurrez halakorik gertatu izana», adierazi du Benegasek. Bera buru duen elkarteak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hogei bat zinema areto biltzen ditu, eta haietan ere ikusgai dira edo izan dira hiru euskal film horiek. Hain zuzen, nazioarteko ekoizpen handien artean halakoei lekua egiteko urteotako ahalegina nabarmendu du. «Gure aretoek gertuko zinema bultzatzearen alde aspalditik egindako lanaren fruitu ere bada hau. Publiko bat sortu dugu».
XXI. mendeko euskal zinema bere ikerketa ildo nagusien artean du Doxandabaratzek, eta berak ere ez du gogoan aurrez egungoa bezalako karteldegirik. «Guztiaren atzean nik esango nuke zinemagileen harrobi bat dagoela, gogoa duena istorioak euskaraz kontatzeko». Zuzendari zerrenda oparoa aletu du ondotik adibide gisa, bai aspaldi hasitakoena, bai ondotik ekin diotenena.
Iragan berri den Zinemaldiak ere aretoenaren antzeko argazki bat utzi du; ezohikoa, alegia. Izan ere, Sail OfizialaricloseUrrezko Maskorraren saria irabazteko lehiatzen diren filmak. bakarrik erreparatuta, euskarazko hiru lan izan dira jaialdiaren 73. aldian, inoizko gehien —Maspalomas eta Karmele ez ezik, Koldo Almandozen Zeru ahoak telesailaren lau atalak emanaldi bakarrean eskaini zituzten, lehiaz kanpo—. Bakanak izan dira orain arte sail horretan estreinatutako euskal filmak. Antxon Ezeizaren Ke arteko egunak (1989) izan zen lehena lehiatzen, eta 25 urte itxaron behar izan ziren beste euskal film bat Sail Ofizialean ikusteko: Jon Garañoren eta Jose Mari Goenagaren Loreak lehian izan zen, 2014an. Asier Altunaren Amama heldu zen ondotik (2015), Garañoren eta Arregiren Handia (2017) bi urte geroago, eta 2018an Telmo Esnalen Dantza lehiaz kanpo eman zuten. Ordutik ez zen euskarazko lanik izan Sail Ofizialean.
Belokiren ustez, «argi geratu da euskarazko filmek Zinemaldiko edozein sailetan parte hartzeko maila» daukatela, eta Euskal Herrian ez ezik kanpoan ere ikusleak dituztela ere bai —horren adibidetzat aipatu du Moriarti kolektiboaren ibilbidea—. Doxandabaratzen ustez, euskal ikusleen artean ohitura badago euskal filmak ikustera joateko, eta azpidatziekincloseIrudiarekin batera ageri ohi den testu idatzia, ahozkoaren itzulpena izan ohi dena. Espainiako aretoetan euskara «normaltasunez» entzutean ikusten du hark jauzia. «Bilakaera hori ikusi zen Loreak-ekin hasita, eta gero, Handia-rekin, nolabait kontsolidatu egin zen».
Loreak-en mugarria aipatu dute aurrez Belokik eta Doxandabaratzek, baina atzerago ere egin liteke. Luzaz Aupa Etxebeste! (2005) izan zen aretoetan ikusle gehien bildu zuen euskal filma, eta hogei urte atzera egin du Fernandezek sektorearen egungo egoera azaltzeko. «Aupa Etxebeste!-ren garaia izan zen hazia: hortik aurrera hasi zen sistema guztia hobetzen». Halaber, Zinemaldiaren moduko jaialdiek duten garrantzia nabarmendu du ekoizleak, filmei ematen dieten ikusgaitasunagatik.
Horiek ez ezik, eragina eduki ahal izan duten beste faktore batzuk ere sumatzen ditu Belokik, hala zinema eskolak, nola proiektuen lehen faseak bultzatzeko hainbat erakunde publikok sustatutako programak —Noka mentoretza egitasmoa edota Zinemaldiaren Ikusmira Berriak eta Koprodukzio Foroa, esaterako—.
Filmek lantzen dituzten gaiak oro har askotarikoak direla eta ikusleentzat erakargarriak izan daitezkeela ere aipatu du Doxandabaratzek beste arrazoi posibleen artean. Eta bat etorri da Fernandez ere. «Oso argi daukat gaur eta hemen euskaldunok egiten dugun zinema kalitate handikoa dela, eta askotarikoa, oso proposamen ezberdinak baitaude; euskal zinema kolore guztietakoa da».
Jatorrizko artikuluak
-
«Ekaitz perfektu baten» ondorenak
Ainhoa Sarasola |
|