Jokoa ez da errenta, nerabeentzat ere ez

  • 437 hitz
00:00 /

Nerabe eta gazteek jokoarekin duten harremana gero eta arazo larriagoa da. Nafarroan eman dute abisua, baina arazoa Euskal Herri osoan hedatuta dagoela erakusten dute datuek. Horretan ari diren elkarteek ikastetxeek prebentzioan duten eginkizuna azpimarratu dute.

Nafarroan ludopatiarencloseAusazko jokoekiko adikzioa. laguntzan eta prebentzioan aritzen den Aralar elkarteak jo berri du alarma: gero eta adingabe eta gazte gehiago ari dira ausazko jokoaren sarean erortzen, eta, azken datuak eskuan, berehalako esku hartzea dagoela adierazi du. Izan ere, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren datuen arabera,  14 eta 18 urte arteko gazteen heren batek diruarekin jokatu du azken urtean, eta %4k joko nahasmendua daukate. Konparazio baterako, helduen artean %1 dira joko nahasmendua dutenak. Gaztetxoenak ere ari dira joera horren kalteak nozitzen. Izan ere, 12 eta 13 urte arteko nerabeen artean gehiago dira jokoan aritu direnak alkohola edan dutenak baino. Aralarrek ohartarazi du: diruarekin egiten den jokoa nerabe eta gazteen aisialdiaren parte bihurtu da.

Iker Tubia eta Julen Ugartemendia BERRIAko kazetariek gai hori landu dute Berria Berriketan podcast saioan. Aralar elkarteak zabaldutako prentsa ohar bat izan dute hizketagai, eta talde horrek emandako gomendioa: hau da, kasu honetan ere prebentzioacloseZerbait eragozteko aurrez egindako lana.  dela gakoa eta ikastetxeek funtzio oso garrantzitsua dutela horretan. Teresa Burgi Aralar elkarteko arduradunarekin aritu da hizketan Ugartemendia, eta Burgik azaldu duenez, ikastetxeek premia handia ikusten dute gai hau lantzeko. Gabeziak dituzte horretarako, Aralarren esanetan: irakasleak ez daude trebatuta, eta ez daukate tresnarik identifikatzeko joko arazoren bat izan dezaketen ikasleak.

Izan ere, drogen eta bestelako substantzien kontsumoak ageriko sintomak uzten ditu, baina jokoarenak ez dira hain ikusgarriak. Dena den, sintomak, egon,  badaude: antsietateacloseTentsioa eta beste sintoma batzuk sortzen dituen beldur eta kezka egoera., umore txarra, bakardadea, urduritasuna. Kasu askotan, sintoma horiek nerabezaroarekin nahasten dituzte familiek, eta ez dira jabetzen ludopatia egon daitekeela horien oinarrian.

Legean gabeziak ikusten ditu Aralar elkarteak. Izan ere, Nafarroako Jokoaren Foru Legea 2022an aldatu zuten, bestak beste, sarbide kontrolak gogortzeko. Alabaina, legea oraindik ez da indarrean jarri, eta 2026ko martxora arte itxaron beharko da horretarako. Bitartean, ez dago ez sarbide kontrolik, ez hezkuntzarako aurreikusten den prebentzio programarik ere.

Apustuak egiten diren lokal horiei dagokienez ere, legeak dio ezin direla ireki ikastetxeetatik eta beste zenbait egoitza publikotatik 400 metro baino distantzia txikiagora. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, adibidez, 150 metro da legeak aipatzen duen distantzia. Gutxieneko distantzia horrek aurrerantzean irekiko diren establezimenduei eragingo die, ez jadanik zabalik direnei.

Kirol apustuak gustukoenak

Nerabe eta gazteek gehien egiten dituzten apustu motak ere ikertu dituzte. Horri dagokionez, ondorioa nahiko garbi dago: kirol apustuak dira gehien egiten dituztenak. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere, antzekoa da egoera, 18 eta 24 urte arteko gazteen %37k egin izan baitute kirol apusturen bat.

Bestalde, adituek gogoratu dute sarbide kontrolak ezarri ahala aurrez aurreko apustuen kopurua apaldu egiten dela nerabeen artean, baina kontrol horrek ez duela berdin funtzionatzen Interneten.

Azkenik, horretan aritzen diren elkarteek gogoratu dute egoera zaila izan arren ludopatia pairatzen duten nerabe eta gazteek lagunduko dituzten profesionalak behar dituztela.


Jatorrizko artikuluak