Nafarroa
«Mendiko eskian eta alpinismoan emakume gutxi gabiltza. Erreferenteak falta izan ditut»
Uxue Loizu Euskal Herriko mendi kirolari osoenetako bat da. Iraupen eskian hasi zen umetan, eta, alpinismoan, eskaladan, mendiko eskian eta mendi lasterketan dabil gaur egun.
Duela 4.000 urteko bisonte baten hezurdura aurkitu dute Urbasan
Iberiar penintsulan aurkitutako lehen bisonte europarraren hezurdura litzateke. Ikertzaileak azterketa genetiko bat egiten ari dira hori ziurtatzeko. Saihetsean gezi bat du.
Gazteak eta militantzia politikoa: zergatik, zertarako?
Gazteriari politikarekiko atxikimendurik ez izatea egozten zaion honetan, PSNren gazte erakundean jarri du arreta Ane Alabak, eta gradu amaierako lana ondu talde horren gainean. Ernai gazte erakundearen bozeramaile aritua da, eta «hainbeste ezagutzen ez» duen erakunde batean jarri nahi izan du begirada.
Garai bateko hitzen arrastotik
Jokoa ez da errenta, nerabeentzat ere ez
Nerabe eta gazteek jokoarekin duten harremana gero eta arazo larriagoa da. Nafarroan eman dute abisua, baina arazoa Euskal Herri osoan hedatuta dagoela erakusten dute datuek. Horretan ari diren elkarteek ikastetxeek prebentzioan duten eginkizuna azpimarratu dute.
Mirentxu Loiarte lehen euskal emakume zinemagilea hil da
Loiarte aitzindaria izan zen euskal zinemagintzaren esparruan. Bi film zuzendu zituen, eta bizi izan zen garaiaren erretratua egin zuen horietan. Erbestera joan zen gero, baina sekula ez zuen eten zinemarekin zuen harremana.
Irulegiko Eskuaren inguruko dokumental bat egiten ari dira
'Eraukon. Eskuaren mintzoa' dokumentala udaberrirako egongo da prest. Oroitz Zabala eta Iban Toledo orain ari dira ikus-entzunezkoa grabatzen. Zirrara sentitu zuten hizkuntza baskonikozko idazkunik zaharrena aurkitu zela jakitean: «Egun batetik bestera bihurtu zen gure herriaren pop ikono bat».
Erromatar garaiko urrezko eraztun bat aurkitu dute Donazaharren
2018an Zalduako aztarnategian agertutakoaren ia berdina da, eta Ipar Euskal Herrian halakorik aurkitzen den lehen aldia. Aranzadiren arabera, aurkikuntzak argi azaleratzen du Pirinioen bi aldeen arteko «lotura estua», eta zona horrek Erromatar Inperioko merkataritza sarearekin zeukan harremanaren erakusle ere bada.
«Denek baldin bazekiten, zergatik iraun zuten hainbeste abusuek?»
Ikastetxe erlijiosoetako sexu abusuen testigantzak harilkatuta ondu du Iratxe Perez Barandalla zuzendari lizarratarrak 'Todos lo sabían' (Denek zekiten) dokumentala.