Menopausia: askabide bat, ez beti aldaparik gabea

  • 414 hitz

Emakumeen bizitzaren fase bati lotu ohi zaio menopausia. Hilekoa izateari uzteko sasoia da, eta gorputzak nabaritzen du aldaketa hori, batzuetan sintoma askotarikoekin. Euskal Herriko zenbait administraziok osasun arta berezitua ematen diote menopausiari: besteak beste, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian.

Emazteei, hogeita hamar bat urtez, hilabetero heldu zaie hilekoa, izenak dioen bezala. Dela doloreengatik, dela azpiko jantzietan eragin ditzakeen deserosotasunengatik, emazte gehienei gertatu izan zaie hilekoaren amaiera amets izatea. Iristen den arte momentu hori non oharkabean bero ukaldiekcloseKolpeek. ordezkatzen dituzten obario eta giltzurrunetako minak, eta baginaren idorteak odol isuriak. Iristen den arte emaztearen gorputzaren ondoko garaia: menopausia.

Baionako ospitalean, aurtengo bedatseancloseUdaberrian., unitate berezitua ireki dute menopausia konplikatuak jasaten dituzten emazteei harrera egiteko. Lea Lugbull unitatearen ginekologocloseEmazteen ugaltze aparatuaren osasunaz arduratzen den mediku espezialista. arduradunak aitortu du hilekoa duten emazte guzien %80ri sintomak agertzen zaizkiela eta bero kolpeak direla «sintomarik hedatuena».  

Baionan sortu duten unitatea bakarra Ipar Euskal Herrian den bakarra da. Nafarroan ere menopausia artatzekocloseArreta emateko. diziplina anitzeko zentro berezituak daude: Sexu eta Ugalketa Osasunaren Arretarako Zentroak dira (SUOAZ). Guztira, hamazazpi daude lurralde osoan, haietatik bederatzi Iruñerrian. Lehen arretako osasun zentroetan txertatuta daude.

Izaskun Pombo da Iruñerriko SUOAZ zentroen koordinatzailea, baita Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko ginekologoa ere. Azaldu duenez, zentro monografiko horien sorrerak onura bat ekarri zuen: modu integralean eskaintzen hasi zen emakumearen sexu eta ugalketari buruzko osasun arta. 

Erizainak, emaginakcloseErditzen laguntzen duten osasun profesionalak., sexu hezitzaileak, psikologoak, ginekologoak eta administrariak daude zentro horietan. «Horiek guztiak osasun zentroetan egoteak errazten du arreta espezializatu hori modu koordinatuan ematea», nabarmendu du Pombok. Banakako kontsultez gain, tailerrak eta hitzaldiak ere egiten dituzte.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, bestalde, ez dago menopausia artatzeko unitate berezirik. Lehen arretan antzematen badira arazoak, familia medikuaren eta emaginaren bitartez bideratzen dira espezialistengana.  

Menopausia zaindu eta artatzeko zerbitzuak ez dira berez sortu, baizik emazteen gorputzaren tabuakcloseHitz egitea saihesten den gaia edo arazoa. emeki-emeki argitara atera diren heinean. «Galdegiten ez bazaie, pazienteek ez dute berez aipatzen; alta, badakigu sintomengatik sufritzen dutela. Gu, beraz, horretarako hor gara: emazteak entzun eta sintoma horiei ahal bezain ongi erantzuteko», esan du Lugbullek.


Baionako unitatera sartzen direlarik, lau kontsulta egiten dituzte segidan pazienteek, egun erdian. Hiruzpalau emaztek egin dezakete. Elkarrekin, lehenik, tailerra dute dietista batekin, «elkarren artean mintzatzeko aukera ere uzten diena, gorputzaren aldaketa komentatzeko, edo pisua, adibidez»; gero, hezurren erradiografia egiten diete batzuei; bihotzeko azterketa osoa; eta, azkenik, hitzordua Lugbull ginekologoarekin. Aitzineko astean, gainera, bihotzeko eskanerracloseX izpien eta teknologia konputarizatuaren bidez gorputz barruko atalen irudi zehatzak lortzen dituen tresna. eta odol hartzea eginak izan behar ditu pazienteak. Elementu horiek guztiak eskuan, pazienteei tratamendu egokia proposatzen ahalegintzen da Lugbull.

Tratamendu hormonala

Ginekologoaren etapara iristean heldu da galdera handia: tratamendu hormonala hartu beharko ote dute? Duela zenbait urte atera zen argitara menopausiaren kontrako tratamenduaren eskandalua, bularreko minbizia ukaitekocloseEdukitzeko, izateko. arriskua handitzen zuelakoan. EstrogenoakcloseObarioetan sortzen diren hormona esteroideak, gehienbat femeninoak. eta progesteronacloseHormona sexual femeninoa. nahasten ditu tratamenduak, bi hormona trantsizio menopausikoari laguntzen diotenak.

Lugbullek tratamenduari begirako kezkak ulertzen ditu, baina alde positiboa ere ikusten dio: «Tratamendu hormonala da; beraz, zuhur aztertu behar da. Bularreko minbizia ukaiteko gainarrisku txiki bat egon daiteke, baina hori tratamendua urte luzez hartzen bada; kasuen arabera, gainarriskuacloseOhiko arriskuaz gain dagoena. txikia da pazienteei sintomengatik laguntza emateko moduarekin alderatuta».

Tratamenduari dagokionez, Lugbullek arestian aipatutakoa berretsi du Pombok: ez dago denentzat balio duen errezetarik. Argitu duenez, «irizpidea da ahal dela medikaziorik ez hartzea, baina izan daiteke ondoeza sentitzen duen emakumeak tratamendu mediko batzuekin bere bizi kalitatea hobetzea».

Medikazioaz gain beste tratamendurik ere erabiltzen ahal da. Baionako unitateko arduradunak batzuk aipatu ditu: landare tratamenduak, fisioterapia, tratamendu fisikoak, kirola eta sofrologiacloseErlaxatze eta arnasketa teknikak uztartzen dituen diziplina.. Bide beretik mintzatu da Pombo. Haren esanetan, nork bere burua zaintzea da menopausiaren sintomei aurre egiteko gakoa: dieta eta loa zaintzea, jarduera fisikoa egitea eta indarra lantzea.

Alabaina, emakume guztiek ez dute aukera bera beren burua horrela zaintzeko. Pombok dioenez, adin horretan emakume asko ingurukoen zaintzaz arduratu ohi dira, eta apenas duten denborarik beren burua zaintzeko. Dena dela, indar handia jartzen du mezu honetan: «momentu batzuetan geure burua lehenetsi behar dugu».

Arazo kardiobaskularrak

Menopausiarekin batera etortzen diren arazoen artean, atal berezi bat merezi du arazo kardiobaskularrak. Lugbullek azaldu duenez, estrogeno gutxiago izanen du menopausian dagoen emazteak, eta estrogeno eskasiak arrisku kardiobaskularra areagotzen du. Izaskun Pombok erantsi duenez, estrogenoak gutxitzearekin batera, «kolesterola eta presio arteriala igotzen dira, eta gantza sabelean pilatzen da». Horren ondorioz, garun hodietako istripuakcloseIstripu zerebrobaskularrak, iktusak. eta bihotzekoak izateko arrisku handiagoa dute emakumeek. 

Lugbulli datu bakarra behar zaio egoeraren jatorria azaltzeko: «Jakina da emazteen lehen heriotza kausa gaixotasun kardiobaskularra dela, eta ez dagoela behar bezala bahetuta, hots, gizonetan baino okerrago dagoela bahetuta». Hala ere, gizartean ez da aski ezaguna menopausiaren eta osasun kardiobaskularraren arteko lotura. 

Ikerketan ere aurrerapausoak eman behar direla uste du. Ikerketa eta tratamenduetako entseguclosefroga, ikerketa saio. gehienak gizonezkoekin egiten dira. Emakumeen inguruko informazioa oraindik murritza da.

Horretaz gain, ikusi da sintomak ere desberdinak dituztela gizonek eta emakumeek. Eta ospitalera ere beranduago joaten dira emakumeak, sintomak ez dituztelako ongi identifikatzen. «Gizonezkoek dituzten sintomak ezagutzen ditugu, eta ez dira berberak», nabarmendu du. Eta artatzen dituzten osasun profesionalek ere maiz ez dituzte sintomak ongi identifikatzen.


Jatorrizko artikuluak