Javier Milei, errezeta neoliberalen itzulera Argentinara

  • Albistea entzun
00:00 /

Argentinako hauteskundeen ondoko egoera du hizpide 'Berriketan' saioaren podcast honek. Javier Milei presidente berria nor den eta herrialdeko egoera zein den aztertzeko, Marcos Tedin eta Irune Lasa BERRIA egunkariko kazetariekin mintzatu dira. 

Argentinako hiru gazteren sentipenak ere bildu dituzte.

UltraeskuincloseEskuin muturreko.
eko hautagai Javier Milei (Buenos Aires, 1970) anarkokapitalistak irabazi ditu Argentinako presidentetzarako bozak, bigarren itzulian botoen %56 bilduta. Abenduaren 10ean hartuko du kargua.

Argentinak «gizadiko lehenengo presidente liberalclosePolitika eta ekonomian, gizabanakoaren askatasunaren aldekoa dena.
libertarioacloseAskatasun indibidualen inolako lege mugarik onartzen ez duena.
» izango du, kargu hori hartuko duen Javier Mileik berak adierazi duenez. Hauteskundeen bigarren itzulia irabazita, aro berri baten abiapuntu gisa aurkeztu du bere burua ultraeskuineko politikariak. Garaipenaren osteko lehenengo diskurtsoan, «aldaketa drastikoakcloseOndorio nabarmenak dituzten neurriak.
» iragarri ditu. Ez du inor epel utzi. Jarraitzaileek pozik ospatu dute peronismoacloseJuan Domingo Peronek 1945ean agintea eskuratu zuenean Argentinan ezarri zuen sistema politikoa.
eta «kasta politikoa» gobernutik kendu izana; aldiz, beste asko kezkatuta daude, ez baitakite herrialdeak zer bide hartuko duen.

Jatorrizko artikuluak