Hiru bakarrik daude munduan: AEBetan bat, Japonian bestea eta Donostian hirugarrena. Espektatiba ugari dakartzan ordenagailu kuantiko bat inauguratu dute Gipuzkoako hiriburuan, IBMren System Two.
Donostiakoa hirugarren System Two ordenagailua da munduan, eta AEBetan eta Japonian daude besteak. Beraz, Donostiakoa lehena da Europan. Gaur egun existitzen diren ordenagailu kuantikocloseMekanika kuantikoaren fenomeno zehatzak erabiltzen dituen kalkulu gailu bat da; hala nola gainjartzea eta gurutzatzea erabiltzen ditu, datuen gaineko eragiketak egiteko. komertzial ahaltsuenak dira hiru horiek. IBMk orain arte egindako beste System One-k ez bezala, System Two ordenagailuak badu moduluka handitzeko aukera, prozesadorecloseOrdenagailuaren atalik garrantzitsuena, burmuina nolabait esateko. gehiago integratzeko diseinatuta dagoelako.
Eta badirudi IBMkcloseAEBetako enpresa multinazional teknologikoa. horretarako asmo argia duela. IBM Research-eko buru Jay Gambettak azaldu du aurreikusi dutela abantaila kuantikoa 2026rako lortzea, hau da, ordurako lortzea ordenagailu kuantikoak klasikoak baino hobeak izatea lan jakin batzuetarako. 2029rako etorriko litzateke akatsen inguruan tolerantea den makina, hau da, akatsak zuzentzeko gai litzatekeen IBMren lehen ordenagailu kuantikoa.
Donostiakoak 156 qubitekocloseKonputazio kuantikoko oinarrizko unitatea. Haron prozesadore bat du, eta IBMren ordenadore kuantikorik aurreratuen eta ahaltsuena da. Hura instalatzeko, 150 milioi euroko inbertsioa egin dute Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako eta Bizkaiko foru aldundiek.
Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren aburuz, Basque Quantumek «urrats erraldoi bat» egin du ordenagailuarekin: «Ezagutza sortzeko eta talentua erakartzeko imana izango gara».
Jaurlaritzak Ikur estrategiaren bidez bikaintasunezko zientzia bultzatzea du xede, eta horren alde egindako apustua nabarmendu du Juan Ignacio Perez Iglesias Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak. Haren ustez, «halako okasioak errazak dira hiperboleetancloseHitz handiak, esajerazioak. jausteko, eta ez naiz ni bereziki horren zalea, baina zaila da gaur ez sentitzea une fundazionalcloseZerbait sortzeko unea. batean gaudela, etorkizuna markatzen duten une horietako batean gaudela».
Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiak egun historikotzat jo du. «Egun historikoa da. Egia-ostearencloseFake news-en edo sasi egien zein gezurren garaia. garaian eta itxurakeriaren garaian, guk azpiegitura honekin zientzia eta arrazoia aldarrikatzen ditugu. Apustu horri eutsi nahi diogula aldarrikatzen dugu, zientzia eta teknologia pertsonen zerbitzura, gizarte osoaren ongizatearen eta aurrerabidearen zerbitzura jarrita».
Elixabete Etxanobe Bizkaiko diputatu nagusiak Bizkaian teknologia kuantikoan egiten ari diren lana aipatu du. Esan du espero dutela teknologia kuantikoaren erabilera industrialerako lehen kasuak aurkeztea hurrengo urtean. Era berean, iragarri du helburu horrekin beste eraikin bat altxatuko dutela EHUrencloseEuskal Herriko Unibertsitatea. Leioako Unibertsitateko campusean.