Haur adoptatuen aurkako arrazakeria: sotila, baina agerikoa

Haur adoptatuek arrazakeria pairatzen dutela azpimarratu du Elene Mengyu Larrinaga Bilbao bideogile bizkaitarrak. 'Hogeitabat' filmean islatu du berak jasan duen arrazakeria. Zinema Ikusezina jaialdian eman dute haren lana.

5 urte zenituenean hasi zinen igartzen klasean arraro begiratzen zizutela. MugarricloseInflexio puntua bat izan al zen?

Txikia zarenean, ez duzu sumatzen mugarri bat denik. Baina halakoak gogoratzen ditut. Momentuan ez dituzu oso ongi prozesatzen: amari kontatzen dizkiozu, eta listo. Helduagoa zarenean, konturatzen zara gauza batzuk behin eta berriz gertatu direla, eta patroicloseArau bat, gauzak modu batera izateko oinarri moduko bat. bat dagoela. 5 urterekin eta orain, 22rekin, irainak berdin-berdin izaten dira. Aldea da orain hobeto kudeatzen ditudala.

8 urte zenituenean, gurasoei galdetu zenien ea ebakuntzarik egin zenezakeen begiak aldatzeko.

Ez dute komentariorik egiten nire begiei buruz, baina, begiak ikusi, eta automatikoki badirudi nire istorio osoa dakitela. Eta, normalean, nahiz eta Asia oso handia den, han jaiotakoei beti esaten diete «china», «chinitacloseTxinatar esateko modu mespretxagarria. » eta horrelakoak. Niri ez didate eraso oso larririk egin, begiradak izan dira beti, eta komentarioak; baina keinu horiek adierazten dizute talde horretan ez duzula tokirik. Uste dut gureganako arrazakeria desberdina dela: askotan, sotilagoacloseAzalekoagoa, ikusten zailagoa. da.

«Niri ez didate eraso oso larririk egin, begiradak izan dira beti, eta komentarioak; baina keinu horiek adierazten dizute talde horretan ez duzula tokirik. Uste dut gureganako arrazakeria desberdina dela: askotan sotilagoa da»

Uste duzu identitate jakin bat inposatu dizutela, sinplifikatua?

Eta gurasoei ere gertatu zaie. Identitatea baino gehiago, haien alaba naizen jartzen diete zalantzan. Inoiz gertatu zaigu ezezagun batek kale erdian geldiaraztea, eta galdera oso pribatuak egitea. Oso biolentoa da bat-batean galdetzea ea zure alaba nongoa den. Eta, edozein egoeratan, bai klasean, bai lagunekin edo norbait ezagutzen dudanean, lehen galdera beti da bera: «Nongoa zara?». Automatikoki, Barakaldokoa naizela erantzuten diet, han egin baitut bizitza osoa, baina ez da nahikoa. 

10 urte inguru zenituela, halako gaitzespen bat zenuen Txinaren inguruan. Halako jarreren eraginez?

Txikia nintzenean, ez nuen askorik jakin nahi Txinari buruz, distantzia mantentzen nuen, nik hemengoa izan nahi nuen eta, nire lagunak bezala. Uste nuen Txinatik urruntzen banintzen agian hemengoagoa izango nintzela. Urteetan, nire jarrera aldatuz joan da; orain izen txinatarra gehiago erabiltzen dut, eta ja ez dut ezkutatzen. Existitzen da, eta han jaio nintzen; bi identitateak uztartzeko bidean nago.

Dokumentalaren bukaeran zera diozu: 21 urte ditut, eta badirudi eskubiderik ez dudala hemengoa izateko. Ez duzu loturarik Txinarekin, eta ez dizute uzten hemengoa izaten. 

Momentu batean, ohitu egiten zara, eta halakoak beste modu batera kudeatu, baina oso deserosoa da beti. Eta, gainera, eraso horien berri ematen diezu lagunei eta familiakoei, eta, batzuetan, justifikatu egin behar duzu zergatik sentiarazten zaituzten txarto, eta azaldu behar duzu arazoa ez dela zure jarrera, baizik eta bestearen komentarioa edo ekintza. Orduan, bi lan egin behar: eraso hori jasan, eta klase bat eman arrazakeriari buruz. 

16 urte zenituela, psikologoak esan zizun asiarrenganako arrazakeria ez dela existitzen. Hainbatetan ukatu dizute, ezta?

Bai. Eta kasu horretan, ez zen lagun bat, ezagun bat, ikaskide bat... baizik eta profesional bat. Ustez zu laguntzeko dago, eta ez epaitzeko. Horrelako pertsona batek hori esatea, eta gainera nerabe bati... halako esparru batean.

KoronabirusarencloseCOVID-19 birusa mundu osoan zabaldu eta OMEk pandemia egoera ezarri zuen garaian, 2020tik 2023ra. garaian, zure inguruan ere igarri zenuen arrazakeriaren gorakada?

Bai. Koronabirusaren garaian izan zen psikologoarena ere. Azaldu nion mundu osoan erasoak gertatzen ari zirela asiarren kontra. Eta hori izan zen haren erantzuna. Berriz ere, justifikatu behar duzu zergatik den arrazakeria eta zergatik existitzen den. Zuriak konturatu daitezen zerbait arrazista dela, oso argia eta bisuala izan behar du. Ez dute ulertzen besteek nola begiratzen didaten; ezin da azaldu zer motatako begirada den, baina badakit ez duela ongietorria adierazten.

Jatorrizko artikuluak