Arrazakeria
«Apartheid bete-betean hazi nintzen; hortaz, arrazakeria gertutik bizi izan dut beti»
Nontokozo Sabic Hegoafrikan jaio zen. Arrazakeria lantzeko ikastaroak ematen ditu, baina zuriak jartzen ditu jopuntuan. Mendebaldearen zimenduetako bat supremazismoa dela dio.
«'Antisemitismo' eta 'antisionismo' parekatu dituzte, baina kontzeptu ezberdinak dira»
Atxilotuen jatorria zabaltzea, kriminalizazioa areagotu dezakeen neurria
Jaurlaritzak iazko urrian erabaki zuen atxilotuen jatorria jakinaraztea, PPk eta Voxek eskatzen dutenari men eginda. Donostiako Udalak gauza bera egingo duela adierazi du berriki. Bilbok eta Gasteizek, berriz, ez dute neurri hori gauzatuko. Migratzaileak kriminalizatzea eta estigma handitzea ekar dezake erabaki horrek.
Haur adoptatuen aurkako arrazakeria: sotila, baina agerikoa
Haur adoptatuek arrazakeria pairatzen dutela azpimarratu du Elene Mengyu Larrinaga Bilbao bideogile bizkaitarrak. 'Hogeitabat' filmean islatu du berak jasan duen arrazakeria. Zinema Ikusezina jaialdian eman dute haren lana.
Afrika benetan den baino txikiagoa ikusten dugu munduko mapetan
Lurraren ikuspegia desitxuratuta erakusten dute munduko mapek; ekuatorearen inguruko lurraldeak errealitatean diren baino txikiago ageri dira. 'Correct the Map' egitasmoak herrialde guztiak proportzio berean erakutsi eta mapa eredua aldatzeko eskatu du.
«Afrikan, pobrezia eta sufrimendua ez ezik, arrakasta ere badago»
Esklabotza Euskal Herrian: iragan isildua
Euskal Herriko ekonomia ez da inoiz nagusiki esklabista izan, baina, dena den, euskal herritar asko aberastu ziren giza esplotazioari esker. Trafikoa debekatu ostean ere, XIX. mendean, esklaboen salerosketan segitu zuten.
Aurreiritziei kolorea aldatzeko
Haurtzaroan barneratzen dira jokabide eta aurreiritzi arrazista asko. Nahi gabe gertatzen da askotan, oharkabean, eta baliteke horrek etorkizuna baldintzatzea. Azkenaldian, Euskal Herrian hainbat ekinaldi abiatu dituzte arrazakeriaren gaia eskoletan lantzeko.