'Uxina': 'ainaren' bizimodu gogorraren isla
'Uxina' film laburra egin du Lucia Ezker zinema ekoizle eta zuzendariak. XIX. mendean Nafarroako Pirinioetako haranetatik Zuberoara migratzen zuten emakume langileen «bizimodu gogorra» islatu du hartan.
1870 eta 1930 bitartean, Nafarroako eta Aragoiko mendialdeko milaka emakumek Maulerako bidea egiten zuten urriaren hasieran, espartingintzan jarduteko. Udaberriko elurrak urtu arte ez ziren etxera itzultzen ainarak goitizena hartu zuten emakume haiek. Lucia Ezker zuzendariak (Iruñea, 1985) azaroaren 14an Uxina film laburra aurkeztu zuen Iruñean, espartingintzancloseGarai batean asko erabiltzen zen oinetako mota bat -espartina- egiten zuen industria. aritzen diren sei emakumeren istorioa.
Zer harreman zenuen gaiarekin?
Nire gurasoak Zaraitzukoak eta Erronkarikoak dira; beraz, betidanik nituen inguruan ainaren istorioak. Ez nekien nondik hasi, eta egun batean agertu zen albiste bat: 1892ko otsailean abiatutako talde bat hilda topatu zuten. Albistetik tiraka hasi nintzen, eta ikusi nuen konektatuta zegoela gaur egungo migrazio krisiarekin.
Aktualitatearekin lotu duzu, beraz?
Eguneroko zerbaitekin lotu nahi nuen, nire arbasoen istorioarekin lotzeaz gainera. Beti esaten den bezala, denak izan gara migranteak.
Nolakoa izan zen ikerketa lana?
Hasieran, etxekoei galdetu nien, aitonari batez ere. Gainera, azken urteetan kolektibo askok egin dute lan ainaren inguruan: testigantzak berreskuratuz. Egia da emakume horien historiaren inguruan ez zela asko hitz egiten.
«Duela ehun urteko egoera bat bada ere, kolektibo horien egoera ikusarazi nahi nuen nire lanarekin; historia errepikatu ez dadin»
Zergatik?
Emakumeak asko lotsatu izan direlako eta ez dutelako asko hitz egin beren esperientziaz. Oso egoera txarrean egoten ziren, gaizki tratatuak, eta uste dut lotsa handiz bizi zutela. Gero, noski, emakumeak izanda, inork ez zien deus ere galdetzen.
Zer irudi zuen jendeak garai hartan ainaren inguruan?
Uste dut orain asko apainducloseEdertu, dotore jarri. dela, eta benetan ez zela horrela. Gaur egun Huelvan [Espainia] marrubiak jasotzen dituztenen egoera antzekoan zeuden. Askok etxetik alde egiten zuten etxean aho bat gutxiago egoteko; hamalau orduko lanegunak zituzten. Ainara izena gerora jarri zaie; garai hartan oso marjinatutacloseBaztertuta, zapalduta. bizi ziren.
Zure lanean ez duzu ainaren egoera apaindu nahi, beraz?
Ez. Haien arteko elkarrizketa batean oinarritzen da film labur guztia, abiatu ala ez eztabaidatzen. Nire asmoa izan da garai hartako gogortasunean kokatzea eta haien arteko harreman estua definitzea. Aldi berean, emakume gogorrak zirela ikusarazi nahi nuen.
Ainaren egunerokoan murgiltzeko asmoz, plano sekuentziacloseEtenik gabeko grabazioa, sekuentzia narratibo oso bat jasoz. erabili duzu?
Bai. Plano sekuentziarena zen haiekin egoteko modu bat. Kamera beste aktore bat zen, eta koreografiacloseSekuentzia bat antolatzeko eta osatzeko artea. guztien artean egin behar genuen.
Nolakoa izan da zaraitzueracloseZaraitzu ibarreko euskara. zinemara eramateko prozesua?
Oso polita. Ez dut inoiz zaraitzuera entzun, eta iruditzen zitzaidan fideltasun historikoagatik beharrezkoa zela emakumeek zaraitzueraz hitz egitea euren artean. Harremanetan jarri nintzen Aitor Aranarekin, zaraitzueraren hiztegiaren egilerekin. Aranak itzuli zituen gidoiko elkarrizketak: bera gabe ez zen posible izango.
Hitz egiteko moduak pertsonaiak moldatu zituen?
Bai. Hitz egiteko erak asko esaten du pertsonaia baten inguruan. Bokalak jaten zituzten, eta oso polita zen niretzat hori irakurtzea.
Hizkuntzaren eta emakumeen istorioen aldetik memoria historikoko lana egin nahi zenuen?
Bai. Ondare materiala berreskuratu nahi genuen, edo gutxienez moduren batean omendu. Asko balio duen zerbait galduta dagoela dirudi, baina ez da horrela.
Zer esan nahi du uxina hitzak?
Elur bisutsa. Istorioarekin zerikusia zuen hitz bat nahi nuen, zaraitzueraz, eta bidaia arriskutsuaren sinbologia islatzen zuena. Bidaia ez da filmean agertzen, baina kanpoan dagoen mehatxu bat da.
Zergatik da garrantzitsua Mundua eta giza eskubideak zikloan zure lana aurkeztea?
Duela ehun urteko egoera bat bada ere, kolektibo horien egoera ikusarazi nahi nuen nire lanarekin; historia errepikatu ez dadin. Migranteak, emakumeak eta langileak: oso kolektibo zaurgarriakcloseHauskorrak, kalteberak. dira, eta zentzuzkoa zen ziklo honetan aurkeztea. Ainarek dena egiten zuten elkarrekin, emakume taldeak babesa ematen baitzien.
Ekoizlea zara zeurez. Nola izan da zuretzat zuzendariaren aulkian esertzea?
Oso naturala izan zen niretzat, oso modu pertsonalean bizi dudan istorio bat delako batez ere. Hasieran beldur handia nion zuzentzeari, baina disfrutatu dut azkenean. Buruan dudan ekoizlea alde batera utzi behar nuen beti; berehala mugak jartzen zizkidan. Zuzendaritza lanak egiteko orduan, asko kutsatzen nau ekoizlea izateak: horregatik erabaki nuen filma logela batera mugatzea!
Jatorrizko artikuluak
-
Lucia Ezker: «Hitz egiteko erak asko esaten du pertsonaien inguruan»
Itsaso Jauregi |
|