Ikasleen lanak
Euskaraz harro
Euskarari buruzko gogoetaren eta iritzi sortaren barruan, Urretxu-Zumarraga ikastolako DBH2ko ikasle hauek adierazi dute harro daudela euskararen herrikoak izateaz. «Euskara ginen, euskara gara, euskara izan nahi dugu eta euskara izango gara».
Zergatik euskaraz?
Euskararen inguruko gogoeta eta iruzkinak egin dituzte Urretxu-Zumarragako ikastolako DBH2n, eta, oraingoan, galdera egin diote euren buruari gazteek, ea norberak baduen ardurarik euskararen etorkizuna bermatzeko garaian. Eta garbi dute erantzuna: «Guztion ardura da euskararen alde borrokatzea».
Gure bihotzeko hazia
Euskararen inguruko gogoetak eta iruzkinak egin dituzte Urretxu-Zumarragako Ikastolako DBH2ko geletan. Iraganari eta, bereziki, orainari begiratu diote artikulu honetan, eta irakurlea interpelatu dute: «Gu denak euskara gara. Eta zu?».
Zer gertatuko litzateke? (I)
Historiako gertaera jakin batzuei begiratu eta ariketa berezi bat egin dute Urretxu-Zumarragako DBH1eko ikasleek. Gertaera historiko horien inguruko hipotesiak jarri, eta narrazioak eta komikiak osatu dituzte ikasleek.
Zer gertatuko litzateke? (II)
Euskal oihua
Euskal ohitura ezagun bati buruz aritu dira Orereta ikastolako hainbat ikasle artikulu honetan: irrintziari buruz. Besteak beste, azaldu dute nondik sortu zen, zertarako erabiltzen zen eta zer bilakaera izan duen. Gaur egun duen funtzioa ez da iraganean zuen bera, gaur egun festa giroan edo talde batean poza adierazteko erabiltzen baita, gehienbat.
Eguzki lore ederra, zabal ezazu sineskera
Etxe atarian eguzki lorea jartzeko ohitura aspaldikoa da Euskal Herrian. Garai batean, sinesten zuten lore horrek izpiritu gaiztoak uxatzen zituela etxetik. Gaur egun apaingarri gisa erabiltzen da batez ere, baina, hala ere, kondairekin eta sinesmenekin lotura berezia du eguzki loreak. Artikulu honetan, haren inguruko nondik norakoak aletu dituzte.
Jai eta jai, Euskal Herrian parranda bai
Euskal kulturaren eta tradizioen inguruko unitatea landuta, jaiei buruzko dibulgazio artikulu bat egin du Sara Aramendik Euskal Herriko jaiei buruz, bereziki erreparatuta sonatuenetako batzuei: Iruñeko sanferminei, Donostiako San Sebastian egunari eta Bilboko Aste Nagusiari.
Sua-sua, udako solstizioa
Euskal Herriko ohitura, tradizio eta kultur ekitaldiei buruzko dibulgazio artikuluak idatzi dituzte Orereta Ikastolako DBH1eko ikasleek. Kasu honetan, San Joan suaren eta solstizioaren ohiturari erreparatu diote. Azken finean, Euskal Herri osoan bizirik dirauten aspaldiko tradizioetako bat da solstizioa ospatzea, herri bakoitzean modu berezi batean ospatzen bada ere.