Ikasleen lanak

Azken hamarkadetako euskal idazle garrantzitsu batzuk

Azken hamarkadetako euskal idazle garrantzitsu batzuk

Euskal literaturak azken hamarkadetan emandako idazle emankor eta aitortuenetako batzuen inguruko azterketa egin dute Altza BHIko ikasleek. Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia, Arantxa Urretabizkaia, Anjel Lertxundi eta Joan Mari Irigoien hautatu dituzte, eta haien bizitza eta lanaren inguruko hainbat datu eman.

Kyoto, Japoniako leku goxo eta tradizionala

Kyoto, Japoniako leku goxo eta tradizionala

Japoniako kulturari eta izaerari hoberen eusten dion hirietako bat da Kyoto. Artikulu honetan, han egin eta ikus daitekeenaren berri eman du Leizaran ikastetxeko DBH1eko ikasle honek, irakurleei bertara joateko gogoa pizteko asmoz.

Goizeko batasunaren lurraldea

Goizeko batasunaren lurraldea

Bidaia proposamenak prestatu dituzte Leizarango DBH1eko hainbat ikaslek. Aroa del Mazo DBH1eko ikasleak Hego Koreara joateko gonbidapena egin du. Ikusi beharreko lekuen berri eman, eta hainbat gomendio praktiko azaldu ditu, ekialdeko herrialde horretara bidaiatzea pentsatzen dutenentzat interesgarriak izan daitezkeenak.

Euskararen erabilera Sanpedrotarra futbol taldearen harmailetan

Euskararen erabilera Sanpedrotarra futbol taldearen harmailetan

Kirol munduan ere euskararen erabilera neurtu eta sustatzeko asmoz, esku hartze bat eta neurketa batzuk egin dituzte Pasaia-Lezo lizeoko batxilergoko ikasleek, Soziolinguistika Klusterrarekin batera. Harmailetako ikusleen herenak inguru (%34,30) aritu dira euskaraz, eta esku hartzearen egunean handiagoa izan da erabilera, %51,90ekoa.

Haurren euskararen erabilera Antxoko jolastokietan

Haurren euskararen erabilera Antxoko jolastokietan

Pasaia-Lezo lizeoko ikasleak euskararen erabilera neurtzen aritu dira hainbat esperimentutan. Zehazki, Pasai Antxoko haurren erabilera neurtu dute, eta horretarako esperimentu bat egin dute, ikusteko ea esku hartzeek euskararen erabilera handitzen ote duten. Jolas parke batean, euskaraz hitz egiteko eskea duen kartel bat jarri dute, eta Argitxoren jantzia ezkutatu, eta bilatzeko eskatu diete haurrei. Esku hartzearen ondorioz euskararen erabilera handiagoa izan dela frogatu dute.

Pasai Donibaneko gaztelekuko euskararen erabilera generoari dagokionez

Pasai Donibaneko gaztelekuko euskararen erabilera generoari dagokionez

Pasaia-Lezo lizeoko batxilergoko ikasleek hainbat ikerketa egin dituzte eskualde horretan euskararen egoera zein den ikusteko. Adibidez, gaztelekuko gazteen euskararen erabilera neurtu dute, generoari erreparatuta. Esperimentu bati jarraiki, frogatu dute emakumeek gehiago egiten dutela euskaraz, eta ekintzetan esku hartzerik egonez gero —begirale edo antolatzaileren batena, esaterako—, euskara izaten dela nagusi.

Lehenengo sektorea

Lehenengo sektorea

Arabako Errioxan lehen sektoreak daukan garrantzia azpimarratu dute bideo honetan Assa ikastolako ikasleek. Horretarako, sektorean lanean ari diren eta aritu diren hainbat nekazari elkarrizketatu dituzte. Besteak beste, mahastiek eskualde horretan izan duten garrantzia azpimarratu dute, bertako kulturaren parte baitira. Mezu hau eman dute bukaeran: «Nekazaritzarik gabe, ez dago etorkizunik».

Gazteak eta erregimen autoritarioak

Gazteak eta erregimen autoritarioak

Gazte batzuei entzun izan zaie esaten Francorekin hobeto bizitzen zela, eta, hain zuzen ere, horri erantzuteko bideo hau osatu dute Arabako Errioxako Assa ikastolako ikasle batzuek. Azken finean, agerian utzi dute Francorekin emakumeek bizi zuten zapalkuntza eta herritarren artean nagusi zen berdintasunik eza. 

Euskara gara

Euskara gara

Euskarari gorazarre egin diote Urretxu-Zumarraga ikastolako DBH2ko geletan. Oraingoan, garbi daukate iritzi hau osatu duten ikasleek: «Euskara da euskaldun egiten gaituena. Euskara gara eta izango gara»