Ikasleen lanak
Marea morea
Mugimendu feministaren historiaren eta gaur egungo egoeraren inguruko azterketa egin dute Larramendi ikastolako ikasleek erreportaje honetan. Historiari eta egungo egoerari erreparatuz, haren lan ildo eta helburuetan jarri dute arreta, baita etorkizunerako dituen erronketan ere.
Laktatoz bideratutako atalase entrenamendu bikoitzaren onurak erresistentzia kirolarietan
Txirrindularitza, distantzia luzeko lasterketa, igeriketa eta triatloia bezalako kirolek badute exijentzia maila handi bat horretan aritzen direnentzat. Azken finean, erresistentzia kirolak izanda, entrenamenduak eta prestakuntza ere bereziak dira ezinbestean. Azken urteotan zabaltzen ari den entrenamendu mota berezi bat, 'eredu norvegiarra', xehatzen du artikulu honek, lorpen ikusgarriak eskuratu dituelako.
Etengabe boterearen bila
Botereari buruzko gogoeta honetan, hura erabiltzeko modu ezberdinak aztertzen ditu egileak, eta galdera bat egiten dio bere buruari: Posible al da elkarbizitza bermatzea botere harreman batzuk dauden mundu batean? Erantzun honetara ere iristen da: elkarbizitza posible da, gizakia gai den neurrian borondatea instintuaren gainetik jartzeko.
Kamaleoien sekretuak: koloreen artean ezkutatutako mundua
Kamaleoien inguruko mila sekretu kontatu dituzte testu honetan June Argaluza eta Maider Basarasek. Kolorea aldatzen duten narrasti horien bizimodu, ohitura eta portaerak azaldu dituzte, eta haien atzean dauden arrazoiak. Non bizi diren, zertaz elikatzen diren, nola ugaltzen diren eta gaur egungo munduan zer mehatxu dituzten.
Scroll
Internet, sare sozialak, pantailak oro har boterearen tresna gisa erabiliak dira herritarrak kontrolatzeko eta bakartzeko. Horixe da iritzi artikulu honen funtsa. 'Fake news'-en garaian, errealitate faltsu bati lotuta bizi da jendea, pantailetatik askatu ezinik. Horixe egilearen testu kritikoaren funtsa.
Neke existentziala
Munduaren egoerari eta indarrean dauden balioei kritika egin die egileak iritzi testu honetan. Indibidualismoa, kontsumismoa, Lurraren eta besteen egoerarekiko ardurarik eza eta inplikazio falta... Sistema kapitalista jasanezintzat jo du, eta pertsonek nozitzen duten neke existentzialaren eragiletzat.
Azken dantza
Gerra, gatazka eta zapalkuntza askoren erdian dagoen munduaren egoeraz idatzi du Adei Uribitartek, eta narrazioan aipamena egin die euskal kantagintzan erreferentziazkoak diren hainbat egile eta soinuri; Mikel Laboa, Benito Lertxundi eta Ruper Ordorikari, besteak beste.