Ikasleen lanak
Korrikaren kantu guztiak
Korrikako ekitaldi guztietako kantuen bilduma edo kantu zerrenda egin dute Urnietako Egape ikastolako DBH4A taldeko ikasleek. Korrika urtea izan den honetan, giro horretan murgildu eta bidaia bat egin nahi izan dute korrikaren historian zehar, kilometroz kilometro eta abestiz abesti, helburutzat hartuta entzutea, gogoratzea eta berriz ere korrika egiteko gogoa piztea.
Bateriak berrerabiltzen
Pilak nola berrerabili aztertu dute Abadiño Ikastolan, ikastolan erabiltzen dituzten ordenagailu eramangarrian bateria zaharrak berrerabiltzeko. Lan hori guztia egin dute aintzat hartuta gailu elektronikoak egiteko beharrezkoak diren mineralak ustiatzeko —tartean kobaltoa— giza eskubideen urraketa larriak izan direla Kongon. Webgune batean argitaratu dute egindako lana.
Errepresioa eta giza eskubideak Francoren garaian: Maravillas Lambertoren kasua
Falangistek bortxatu eta hildako 14 urteko neska bat izan zen Maravillas Lamberto. Aita atxilotu ziotenean, harekin eramateko eskatu zuen Maravillasek, baina bere aurrean hil zuten aita; neska bortxatu eta hil egin zuten gero. Hainbat kanta, dokumental eta zabalpen lan egin dira haren kasuari buruz.
Vesna Vulovic: miresteko emakumea
Lehertu zen hegazkin batetik bizirik irten zen Vesna Vulovic azafata serbiarra hautatu du Leitzaran ikastetxeko ikasle talde batek haren bizitzari buruzko ikerketa bat egiteko. Vulovic zihoan hegazkin hura bonba batek lehertu zuen, 1972an, eta, horren ondorioz, lurrera erori zen ibilgailua. Bidaiari guztiak hil ziren, Vulovic izan ezik. Orain arte, beste inork ez du lortu hainbesteko altueratik erori eta bizirik ateratzea.
Inmolatu zen lehen emakumea
Wafa Idris Palestinako errefuxiatuen kanpamentu batean jaio zen, 1975. urtean. 2002ko urtarrilaren 27an, soinean zuen 10 kiloko lehergaia leherrarazi zuen Jerusalemgo zapata denda baten aurrean. Leherketaren ondorioz bera eta 81 urteko emakume israeldar bat hil ziren, eta dozenaka lagun zauritu. Bere burua lehertu zuen lehen emakumea izan zen.
Isildutako ahotsak izatetik, erreferenteak izatera!
Bizenta Mogel eta Jasone Osoro idazleen bizitzari erreparatu diete Leitzaran ikastetxeko Ingek eta Lailak. Aztertu dute euskal literaturan zergatik bihurtu diren erreferente biak, nahiz eta garai eta estilo aldetik oso ezberdinak izan.
«Guretzat hau ez da lana»
Burdina taldeak objektu zaharrak biltzeari ekin zion 2001. urtean. Leitzaran haranean tresna zaharrak aurkitu eta ikertzen jardun du geroztik, eta benetako harribitxiak aurkitu dituzte. Leitzaran ikastetxekoak eurekin izan dira, haien lanaz eta egitekoaz galdezka.
Zerrenda madarikatua
'Ezekiel' Jasone Osororen gazteentzako nobelari buruzko kritika egin dute Leitzarango DBHko 2. mailako ikasleek. Eleberria gustatu zaie, eta gomendatu egin diete gainerako gazte eta nerabeei.
Hitzak egiten gaitu gizaki
Munduaren gaur egungo gaitzen inguruko dokumental hau egin dute Bilboko Kirikiño Ikastolako Historia Garaikideko lehen batxilergoko ikasleek. Munduak bizi dituen gaitz nagusiak, gerrak, nagusikeria eta zapalkuntza, iraganean egindako akatsen errepikapena direla ondorioztatuta. Hitz egitearen garrantzia azpimarratu dute ikasleek bideo honetan.