Ikasleen lanak
Ez gara gaiztoak, gazteak soilik
Gaiztoak al gara gazteak? Galdera horri erantzuteko hainbat argudio eta egoera bildu dituzte Hernaniko Institutuko hainbat ikaslek. Gizartean gazteen inguruan dauden aurreiritzi askori erantzun diete modu horretan, eurek grabatutako irudien eta Lurdes Iriondoren abestien laguntzarekin. Hala, ondorio hau atera dute: «ez gara gaiztoak, gazteak soilik».
Gau eskolak
1960ko hamarkadan abiarazi zituzten lehen gau eskolak, eta haietan hasi zen jende asko euskalduntzen. Errenterian prozesu hori bertatik bertara bizi zuen lekuko baten testigantza bildu dute ikasleek, Juan Joxerena: 1971n, 18 urterekin, gau eskolan klaseak ematen ibili zen. Franco hil eta gero, AEK-k, udal euskaltegiek, IKAk eta beste hainbestek hartu zuten gau eskolen lekukoa.
Errioxatik Errenteriara, euskararen zubia eginez
Orereta Ikastolako ikasleek euskararekin harremana izan duten hainbat pertsona elkarrizketatu dituzte. Kasu honetan, Santiago Vallejo Jimenezi egin diote elkarrizketa. Errioxatik Euskal Herrira etorritakoa da, eta pixkanaka euskaldundu da, lantegi izan duen tabernan horretarako ahaleginak eginez. Gaur egun, euskaldunekin euskaraz egiten saiatzen da.
Euskara helduaroan, benetako erronka
Euskararekin nola edo hala harremana izan duten errenteriarrak elkarrizketatu dituzte Orereta Ikastolako DBH2ko ikasleek. Kasu honetan, Gema Tuñon herritarraren testigantza bildu dute. Hark helduaroan ekin zion euskalduntzeko erronkari, alabak jaio ostean.
Euskal literaturaren historia (modernitatetik postmodernitatera)
Euskal literaturaren bilakaeraren inguruko azterlan bat egin dute Altza BHIko Batxilergoko ikasleek. Bost idazle garrantzitsu aztertu dituzte lan horretan —Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia, Arantxa Urretabizkaia, Joan Mari Irigoien eta Anjel Lertxundi—, eta haien literatura bilakaerari buruzko bilduma bat osatu.
Etorkizuna gure esku
«Anorexia suizidio geldo bat da»
Anorexiaren gaiari heldu dio Ordiziako Jakintza Ikastolako ikasle talde batek. Hain zuzen ere, Itxaro Mendizabalen testigantza jaso dute, prozesu hori igarotakoa baita, eta hala erakutsi dute gaixotasun horrek nolako sufrimendua sortzen duen. Halaber, gaur egungo gazteek sare sozialen bidez jasotzen duten informazioa modu kritikoan hartzeko beharra azpimarratu dute.
'Amodioaren gazi-gozoak' eleberriaren kritika
Literatura kritikak landu dituzte Azpeitiko Izarraizpe ikastolako DBHko 4. mailako ikasleek Euskara eta Literatura ikasgaian. Aitor Aranaren Amodioaren gazi-gozoak liburuaren kritika egin du Jone Amenabar Larrañaga ikasleak. Liburua lantzen aritu zirenean egilearen bisita ere izan zuten ikastolan.
Korrika: logoak eta leloak
Korrikari buruzko lanketa honetan, izan diren 24 aldietako kartelak bildu dituzte EGAPE ikastolako ikasleek, leloak eta logoak barne. 24. Korrikan parte hartzeko ildoaren barruan, kartel ikusgarria egin dute, eta iragana eta oraina modu iradokitzailean lotu.