Zuzendariari

Oso handia da bakea, eta gu ere bai

Urnieta.
2012ko abenduaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Garai latzak sufritu ditugu eta desiratzen genuen bakea heltzen ari dela eta, lasaitasuna sumatzen hasi da parajeotan. Bakea gauza handia da. Oso handia da Bakea. Eta beti bakea eta maitasunerantz bideratu beharko ginateke. Halere, badira ustez bakearekin bakarrik konforme ez direnak. Jaramonik ez. Eta zaila da askotan injustizia nozitzen duenak irmo jarraitzea maitasuna barreiatuz. Gehiegi sufritu dugu, gehiegi sufriarazi dugu eta gehiegi sufritzen ari gara. Nire erregua: lehia gaitezen zintzotasunez bakoitza berea zainduz eta denon artean denona zainduz, eta minik eman gabe, ez eta minik jasotzea onartuz. Urte berri zoriontsua opa dizuet. Urnietatik mundura: bakea eta maitasuna. Agur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.