Azoka
Gaizkiaren jauna
Gaizkiaren jauna erdi orkoa eta erdi gizakia da. Hari buruz diote arraroa, krudela, bakartia eta maltzurra dela. Jarri dioten fama txarraz eta orkoen eta gizakien arteko borrokaz nazkatuta, bakean bizitzeko plan bat pentsatu du. Lortuko al du?
Ospa hemendik!
Zorri, euli eta bare,
dardarka ortuko edozein landare!
Luhartza, barraskiloa eta satorra,
nork aurkituko du altxorra?
Sorgin dibertigarria
Mari sorgina gauez jolasean ibiltzen da eta, egunez, lo egiten du. Gaztelu sorginduan bizi da, eta bere erratz hegalariaren gainean egiten du hegan. Eta horrela dabil, harik eta ahots misteriotsu batek haren egitekoa eten duen arte. Norena ote da?
Sorginak
Sorginak antzinako gau haietatik gaur egunera arte zabaldu diren istorioetako izakiak dira, baina, aldi berean, baita benetako pertsonak ere, existitu ziren eta, askotan, jazarpena jasan zuten emakumeek, eta zigortu egin zituzten.
Inesa Gaxen. Sorgin ausart baten historia
Ongi etorri gure Akelarre unibertsora! Liburu honetan, Inesa Gaxenen historia zirraragarria ezagutuko duzu. Sorgina izatea leporatu zioten emakume baten bizitza kontatzen du.
Intza eta Tomas. Sorginaren sekretua
Herrian sorginei buruzko ikuskizun baten prestatzen hasi direnetik, gauza bitxiak gertatzen dira. Intzak eta Tomasek misterio handiak eta ttipiak zilatuko dituzte. Abentura horien harira, lehengo sekretuak eta oraingoak hobeki ulertuko dituzte, sorginen denbora ez baita hain aspaldikoa...
Ezinbesteko nanoliburuak 2
Egungo egileen ipuinik ezagunenak kutxa batean bilduak. Amets handiak gordetzen dituzten liburu ttipiak: Ameliak txakur bat nahi du; Eskolako arbola; Hamaika andere ausart; Hiru txerrikumeak; Kamila Zebra; Patxiku Untxitxo txuria.
Txori kantariak eta poeta hegalariak
Hamahiru txoriren txiruliruliak dituzu orrialde hauek, edo hamahiru poetaren hegaldiak. Txoriak poeta direnean eta poetak txori, gauza ederra da kantuz hegan egitea.
Paperezko ahozapietan idatzitako ipuinak
Gauza xumea da ahozapi bat, ezdeusa ia; ipuina ere genero apala da beste batzuen aldean. Zer ote da, hortaz, ahozapi batean idatzitako ipuin labur-labur bat?
Ikusezin. Biren artean kontatzeko ipuinak
Irakurri bitartean, haurrek ustekabeko egoerekin egingo dute topo, pertsonaia bitxiekin, objektu itxura batean zentzugabeekin… Dena istorioaren didaktikaren parte da.