Azoka
Marrubizko uda
Maitek askotan pentsatzen du bere familia ez dela normala. Oporretan, beren Berlingo urdinera igo, eta herri galdu bateko kanpin batera joan dira. Aita eta ama, iritsi orduko, txakurra eta katua bezala hasi dira. Banatzekotan daude. Ustekabean, ordea, Maitek lagunak egingo ditu.
Mitxi udan
Uda da. Mitxi eta Ilun igerilekuan daude. Gero, itsasora joan dira bizikletaz. Etxerako bidean, izozki goxo bat jan ondoren, egun ederraz gozatzen jarraitu dute, harik eta eguzkia sartu den arte.
Traktoretxo eta batela
Haize batela zelai batean utzi dute, Traktoretxoren eta haren lagunen baserriaren ondoan. Nabigatzeko zaharregia da orain, ez omen du berriro itsasoa inoiz ikusiko… Traktoretxok, Lilik eta abereek Haizeri laguntzea erabaki dute, ordea.
Traktoreak gustuko ditut
Traktoreak gustatzen zaizkizu? Haien berri jakin nahi baduzu, ireki liburua, eta ikusi zer sorpresa gorde dituen leiho bakoitzak.
Kaka leihaketa aparta
Zaldiak bere kaka munduko onena dela uste du. Baina behiak berea hobea dela deritzo. Eta, zerria, ahuntza eta ahatea, aldiz, ez daude ados… Zein ote da munduko kakarik onena? Animaliek kaka lehiaketa bat antolatzea erabaki dute!
Baserria
Ukitu ezkutuko animalia honen ehundura: zer da? Orain, eman buelta orriari. Ondo asmatu duzu, ardiak dira! Ukitu eta esperimentatu etxeko txikientzat aproposa den arbel liburu dibertigarri honekin.
Tomas txantxazalea
Tomas haur geldiezina da, eta izugarri gustatzen zaio bisitak etortzen direnean mozorrotzea. Haren ingurukoek bihurrikeriak jasango dituzte. Gonbidatuek, baina, badakite azkena barre egiten duenak hobe egiten duela barre…
Nire biderketa taulak
Nork dio biderketa taulak ikastea ez dela dibertigarria? Biderketen emaitzak ezkutatuta daude, egin tira mihiei eta ikusi erantzunak! Biderketak lantzeko mihidun kartoizko liburua.
Pintto eta bluesa
Itsasontziz bidaia luzea egin ondoren, New Orleansera helduko da Pintto, bluesaren sorlekura. Inauterien prestaketetan murgilduta dabiltza hirian, eta musikariak eta artistak ezagutzeko aukera izango du! Ezagutu blues musika Pinttorekin!
Bapo Jauna. Txantxa
Bapo Jaunak erabakiko du txantxa bat egitea Lali jirafari, esanez zerbait duela masailean. Bapo Jaunak pistak emango dizkio adjektiboak esanez. Baina, azkenean, Lalik duena zer izango, eta… musu bat emateko leku ezin hobea!