Azoka

Tartalo

Tartalo

Tartalo ziklopea da, alegia, begi bakarra du bekokiaren erdian. Indar izugarriko erraldoia da, kobazulo batean bizi da, eta bertara bildu ohi du gauez bere artalde ederra. Gainera, kristauak jaten ditu harrapatuz gero.

Bakarne Atxukarro, Izazkun Zubialde eta Asun Egurza Argitaletxea: Denonartean

Basajaun

Basajaun basoan bizi den euskal mitologiako izakia da, Olentzerorekin batera bizirik geratu zen azken jentila. Basajaunak gizakiak baino lehenagotik ezagutzen zuen nekazaritza, eta hainbat gauza erakutsi omen zizkion: zerra gaztainondoaren hostoa bezalakoa dela; boluaren ardatza haltzaren zuraz egin behar dela; burdina soldatzeko lohia erabil daitekeela... Artzainari artaldea ere zaintzen dio.

Bakarne Atxukarro, Izazkun Zubialde eta Asun Egurza Argitaletxea: Denonartean
Amaiur

Amaiur

Zer diren gure herriko kontuak, kontatzen segitzeko izan behar dutela kontatuak. Eta zuk, kontatuko al dituzu?

Amaia Elizagoien eta Begoña Durruti Argitaletxea: Amaiur Gaztelu Elkartea
Muga guztien gainetik

Muga guztien gainetik

Malin, Bamakoko Kuluba auzoan, bada mugimendua. Familiek hara igorririk, Desire, Lazina, Jalil eta Nura gazteak Europara abiatuko dira, beren eta herritarren bizimoldearen hobetzeko xedearekin. Haien adiskidetasunak azkar izan beharko du bidaiako lanjeren eta hersturen gainditzeko. Muga guzien gainetik, amesten duten bizia aurkituko ote dute Europan?

Xalbat Itzaina eta Paxkal Bourgoin Argitaletxea: Ikas
Gerrak ez du izenik

Gerrak ez du izenik

1937ko martxoa da Durangon. Mirentxu isilik dabil aspaldian. Ez du hitz bakar bat ere egin, amama hil eta egun berean aita frontera joan zitzaionetik.

Leire Bilbao eta Maite Mutuberria Argitaletxea: Pamiela eta Kalandraka
Katta. Ihesi

Katta. Ihesi

Kattak arazo bat izan du eta basotik alde egin du. Hirira doan bidean, hainbat jende topatu du, ez oso atsegina. Zer gertatuko zaio azkenean?

Miren Agur Meabe Argitaletxea: Elkar
Txoriak kantari

Txoriak kantari

Ilargian Kulunkantari saileko zenbaki bakoitza ariketa poetiko bat da, «begia hezteko eta belarria goxatzeko», Antonio Rubio egileak azaltzen duen bezala. Itxuraz xumeak izan arren diseinuan eta edukian, hausnarketa eta sorkuntza prozesu luze baten emaitza dira.

Antonio Rubio, Xabier Olaso eta Oscar Millan Argitaletxea: Pamiela eta Kalandraka
Munduko doinu zoragarriena

Munduko doinu zoragarriena

Leo amets handi bat duen lehoi txiki bat da: munduko doinurik zoragarriena aurkitu nahi du. Horretarako, bidaiatu egingo du, eta konturatuko da hura bilatzea uste baino askoz ere zailagoa dela.

Cindy Wume Argitaletxea: Ikasmina
Txalopinak

Txalopinak

Haurra kanta ezazu
Goizetik gauera
Eta biziko zara
Txorien antzera
Lai, lai, lai
Txorien antzera

Antton Kazabon eta Jokin Mitxelena Argitaletxea: Denonartean
Arrain zuri txikia eta itsasoko abestia

Arrain zuri txikia eta itsasoko abestia

Arrain zuri txikia abeslari esnatu da. Lagunek ere musika egiten dute. Hau bai melodia berezia! Nondik ote dator?

Guido van Genechten Argitaletxea: Ibaizabal
top