BERRIAko langileen kilomentroa Andoainen.

Harrotasunez heldu dugu 23. Korrika

Martxoaren 14tik 24ra egin da KORRIKAren 23. aldia, Irundik hasi eta Baionara, eta lau kilometrotan hartu du parte BERRIAk; Tuteran, Bilbon, Andoainen eta Angelun egin dute lasterka egunkariko langileek.
(ID_17115501383615) (/BERRIA)

Edukien aurrerapena BERRIAlagunentzat

Zenbait eduki BERRIAlagunek soilik irakurri ahal izango dituzte ordu batzuz, BERRIAk saritu egin nahi baititu proiektua ekonomikoki babeste duten kideak.
(ID_17102558777895) (/BERRIA) Lara Madinabeitia

BERRIAk podcast eskaintza zabaldu du

Azken asteetan beste bi podcast abiarazi ditu BERRIAk: otsailaren 29an, 'Hizlandia'-ren lehen atala entzuteko aukera izan genuen, eta, martxoaren 7an, berriz, 'Urubia' estreinatu da.
EUSKARAZKO PALINDROMO LEHIAKETA

Sariak ezker-eskuin, eskuin-ezker

Euskarazko palindromo lehiaketaren sariak banatu dituzte Martin Ugalde kultur parkean, Andoainen. Mikel Azkarate bergararrak irabazi du lehen saria. Haren palindromoa: «Irauli psiko-eleok ispiluari».
BERRIAlagunak lortzeko kanpaina

Hordagoa handira Bilbon, euskal prentsa babesteko

Kanpaina aurkeztu dute BERRIAk eta Hor Dago Abante konpartsak, Bilbo inguruan 300 BERRIAlagun berri lortzeko. Lehenengo urtean 25 euro baino ez dute ordaindu behar izango BERRIAlagun izateko; gainerakoa konpartsak jarriko du.
(ID_17078172449445) BERRIA erredakzioan

Martxan da komunikazioko GRALen BERRIA sariketa

BERRIA egunkariak, EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearekin elkarlanean, Komunikazioko GRALen III. BERRIA sariketa antolatu du. Saridunaren lana BERRIAren euskarrietan hedatuko da, egileari egingo zaion elkarrizketarekin batera.
BIDAIA ETA MENDI KRONIKEN LEHIAKETA

Eskuz marraztutako siluetak

Christian Rodriguezek eta Ludi Viguerak jaso dute BERRIAren Bidaia eta Mendi Kroniken Lehiaketako lehen saria, Ibilki mendi taldearen izenean. Desgaitasunen bat duten hiru pertsonarekin Argentinako Andeetara egindako bidaia kontatu dute.
Orereta Ikastolako DBHko ikasleekin bideo bat grabatu dute BERRIAko kazetariek.

Nota ona baino gehiago lortzeko

BERRIA Ikasgelak Euskal Herriko ikasleen lan interesgarrienak argitaratuko ditu maiatzetik aurrera, eta tartean sariak izango dira. Gainera, ikastetxeetan kazetaritza tailerrak emango dituzte Ikasgelako kideek.
BERRIAko lantaldea

Goitik behera, BERRIA

BERRIA argiagoa, garbiagoa izango da gaurtik aurrera. BERRIA praktikoagoa, erabiltzeko errazagoa. Webgunea eta diseinua goitik behera aldatu ditu, baina ez da itxura bakarrik aldatuko.

Gehiago ikusi

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.