Euskarazko ikus-entzunezkoen ekoizpena eta kontsumoa sustatzeko eta erakundeak mugiarazteko helburuz, Pantailaldia ariketa kolektiboaren bigarren aldia antolatu du Pantailak Euskaraz elkarteak. Euskaraldia hasterako egingo da, maiatzaren 6tik 15era, eta, BERRIA babesleetako bat izateaz gain, egunkariak sortutako zenbait eduki sustatuko dira.
Pantailaldia egitasmoa babestuko du BERRIAk
Ariketa kolektiboaren bigarren aldia antolatu du Pantailak Euskaraz elkarteak.
