EHEk ere bat egin du ‘Eskutik eskura BERRIA’ kanpainarekin

Bi eragileek hitzarmen bat sinatu dute egunkariak BERRIAlagunak lortzeko abiatutako kanpaina dela eta.

(ID_14907012) (Jon Urbe/@FOKU) 2025-04-28, Andoain. Berriaren eta Euskal Herrian Euskaraz-en arteko hitzarmena
2025eko apirilaren 28a
14:45
Entzun 00:00:0000:00:00

Urtea amaitzerako beste 3.000 BERRIAlagun lortzeko helburua du BERRIAk, funtsezkoa baitu irakurle eta euskaltzaleen babes ekonomikoa proiektuaren bideragarritasunari eta independentziari eusteko. 2025a amaitzerako kopuru horretara heltzeko kanpaina bat abiatu du eragileekin: Eskutik eskura BERRIA. UEUrekin eman zion hasiera eragileekin lankidetzan egingo den kanpaina horri, eta, orain, EHE Euskal Herrian Euskaraz elkarteak eman du pausoa egitasmoarekin bat egiteko.

Bakoitzak bere esparruan jarduten du, baina biek ala biek, bai BERRIA egunkariak eta bai EHEk Euskal Herri euskaldun bat dute helburu; eta horretarako ezinbestekotzat ikusten dute eragileen arteko elkarlana.

Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.