Hilaren 25ean egingo dute Ibilaldia, Bizkaiko ikastolen aldeko jaia, Galdakaon. Horren atarian, BERRIAk eta Ibilaldiak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute gaur.
Magaletik herrire euskera erdire leloaren bueltan egingo dute festa. BERRIAko marketin arduradun Ainara Lasak azaldu duenez, aurten ere euskara erdigunean jartzeko ahaleginean aritu dira elkarrekin: «Ibilaldiarekin, ikastolen beste jaiekin bezala, urte osoko lankidetzan jardun gara aurten ere». Esaterako, martxoaren 15ean, Magale eguna egin zuten, eta Mantangorri eskulan tailerra antolatu zuen BERRIAk.
Maiatzaren 25ean ere egongo da zertaz gozatua. «Jaia bideragarri izateko», hainbat euskarri eskainiko ditu BERRIAk. Halaber, Berria gunean BERRIAren eskaintza izango da: zozketak, merchandising banaketa...