Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakari ohiak azkeneko bost urteotan esandako batzuen bilduma da behekoa, ezker abertzalearen eta haren posizioen Gerturatze bat erreportajea osatu nahian bezala. (2017-2-22: Ibarretxe: idependentzia komeni litzatekeela esateraino; 2018-7-19: Euskal estatuaren beharra, Madrilen “ukazioagatik”)
“Elkarrizketak oinarrizko printzipio bat eskatzen du soilik: errespetua. Giza eskubideen errespetua, bazterketarik gabeko proiektu politiko guztien errespetua, printzipio demokratikoaren errespetua eta jardute demokratiko betean euskal gizarteak hartutako erabakienganako errespetua”. 2010-10-25
“Herrien nortasuna eta herrien erabakitzeko eskubidea dira etorkizunaren motor”. 2010-10-25
“Gure herrian utopia gauzagarrien garaian bizi gara”. 2012-09-26
“Ez dago konstituziorik, ez legerik, hemen egin nahi duguna oztopatzeko. Beraz, aitzakiarik ez; guk gehiengo sendo bat badugu, egingo dugu”. 2013-03-12
“Estatuko nazioek bi bide baizik ez dituzte: Espainiak bere kabuz erabakitako bizikidetza eredua onartzea ala estatutik joatea”. 2013-07
“Erabat errespetatzen dut Kataluniak hasi duen bidea. Gainera, biziki pozten naiz zuek bidea hasi izanaz. Jakin ezazue ez nauzuela atzean, ondoan baizik. Duela hirurehun urtekoarekin alderatuta, zuengan baino ez duzue dependitzen”. 2013-12-22
“Espainiarekiko dependentzia eredua txarra da. Inor ba al da enplegu politiken diseinu bat egin dezakeena, kontuan ez badu hartzen [Gernikako] Estatutuak aurreikusitako Gizarte Segurantza? Akademiko bezala, ‘ez’ da erantzuna. Politikari bezala eman nuen erantzuna, badakizue, eta horregatik izendatu ninduten, asmatuz hain seguru, independentista eta bereizketaren aldeko bezala”. 2014-01-28
“Ezinbestean herritarrei boterea eman beharko zaien prozesu batean gaude. Orain demokrazia kokatzen da eztabaidaren erdigunean, eta ez nazioa”. 2014-03-28
“Ez dago erabakitzeko eskubiderako biderik; erabakitzeko eskubidea da bidea. Edo demokraziaren bidea hartzen da, edo alde bakarreko adierazpena egingo da”. 2014-04-29
“Gertaera jakingarriak bizi ditugun garai honetan ―Eskozia, Katalunia…―, itxaropena eta gogoa indartu nahi ditugu jendearengan, guk biok bezala makina batek aldarrikatzen baitu Euskal Herria badela eta, beraz, baduela eskubidea bere etorkizuna askatasunez eta demokraziaz aukeratzeko, ez bakarrik hala sentitzen duelako, baizik eta irrikaz nahi duelako gauzak elkarrekin esan eta egin ahal izatea”. 2014-10-10
“Mundu globalizatu honetan gakoa ez da independentea izatea, independentzia partekatu egin behar dugulako. Arazoa dependentea izatea da”. 2014-12-16
“Hitzartu behar dena erabakitzeko eskubidearen gauzatzea da, ez eskubidea; hori badugu”. 2015-01-30
“Erabakitzeko eskubidea onartu ezean, alde bakarreko independentzia aldarrikapenak izango dira Euskal Herrian eta Katalunian. Euskal Herria herrialde independente gisa aitortuko du Nazio Batuen Erakundeak 2030ean.” 2015-04-15♦
Azken iruzkinak