Lan itunak

Arabako ehungintzan ituna egin dute ELAk, CCOOk eta UGTk

Soldatak %6,5 igotzea adostu dute, eta lanaldia 4 orduz murriztea, besteak beste

Emakume bat arropa denda batean. LUIS MILLAN/EFE
aitor biain
2022ko azaroaren 16a
16:05
Entzun 00:00:0000:00:00

Arabako ehunaren sektorean lan itun berria adostu dute patronalak eta ELA, CCOO eta UGT sindikatuek. ELAk esan du hitzarmena «lorpen handia» dela, soldatak igotzea, lanaldia murriztea eta sektoreari «kalte egiten dion» digitalizazioari mugak jartzea lortu delako, besteak beste. ELA da sektorean ordezkaritza handiena duen sindikatua (%78).

Bi urteko indarraldia izango du lan itunak (2021-2022), eta sindikatuak hasieratik egin zituzten eskariak jasoko ditu: hala nola soldatak %6,5 igotzea eta lanaldia 4 orduz murriztea. Jai egun bat gehiago eta urtean sei larunbat libre hartzeko baldintza ere jasoko du itunak, baita lanak online denda baterako egiten dituztenean diru gehigarri bat jasotzekoa ere.

Hitzarmena «aurrerapauso bat» dela esan du ELAk, sektorean prekaritatea amaitzeko ez ezik, kontziliazioari bide eman eta lanpostuen etorkizuna «bermatuko» dituen itun bat lortu ahal izateko, batez ere. Horregatik, sindikatuak iragarri du datozen egunetan osatuko dutela hurrengo urteetarako ituna negoziatzeko mahaia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.