24. Korrika: Atharratzetik Bilbora, martxoaren 19tik 29ra
Zuberoatik Bizkaira joango da 24. Korrika, Atharretzetik Bilbora zehazki. 'Euskara gara' leloa hartuta beteko ditu kaleak, zubiak eta tunelak... Aste honetan aurkeztu dute ekitaldia, Gasteizen, eta Errigorari omenaldia egiteko baliatuko dutela iragarri.
AEK-k eman ditu 24. Korrikaren inguruko xehetasun batzuk. 2026ko martxoaren 19tik —jaieguna izango da Hego Euskal Herrian—martxoaren 29ra izango da. Atharratzetik atera, eta, tipi-tapa tipi-tapa Euskal Herriaren luze-zabala zeharkatu ostean, Bilbon amaituko da. Aurreratu dutenez, egun osoko jai egitaraua antolatuko dute han. Ibilbide osoa oraindik ez dute jakinarazi.
Ibilbide oraindik ez, baina bai leloa: Euskara gara leloaren bueltan ardaztuko da 24. Korrika. Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak eman ditu horren gaineko azalpenak. Defendatu du euskara ez dela ez murrucloseHarresia, pareta., ez oztopo; aitzitik, zubi lanak egiten dituela: «Euskarak denok bil gaitzake, euskara ez baita muga bat; euskara arnasa da. Euskara zubi gisa landu behar da». Eta ororentzat du lekua euskarak: euskaltegian euskara ikasten ari direnentzat, euskara etxean edo eskolan jaso dutenentzat... «Euskarak arnasa ematen digu. Euskal Herriak arnasa berria behar du; euskararen herrira jauzi egin nahi duten guztien herria gara, berton jaioak zein kanpotik etorriak; euskara baita gure arnasa, elkarren zaintzaren hizkuntza, justizia sozialaren hizkuntza». Eta euskarak ehundukocloseJosi, lotu. du herria, kohesiorako bide ere bai baita: «Euskal herritar guztion hizkuntza komuna izan dadin nahi dugun heinean, kohesio sozialerakocloseGizartea lotzeko tresna, gizarte osoak identifikagarri izan dezakeen eta bere egin dezakeen zerbait. tresna ere izango da».
Atzera begira ere jarri da Begiristain. Esan du nola 23. Korrika amaitu zenean, Baionan, Herri oso bat euskararentzat izenburua jarri zion BERRIAk Korrikaren balorazioaren osteko albisteari. Bada, orain, 24. Korrikarekin, herri hori nolakoa izatea nahi duten marraztuko dute. Haren hitzetan, hurrengo Korrikak sentiarazi nahi du euskara herritar guzti-guztientzat «aterpe ireki eta erosoa» dela: «Berdin dio zein diren jatorri, azal kolore edo euskararen ezagutzak... Garrantzitsuena da guztiontzako lekua dagoela, eta bertan, euskararen baitan, denon artean eraikiz, azkenean aurkituko dugula gizarte zapalkuntza orotatik babestuko gaituen komunitate berdinzale eta zabal bat».
Aldiro-aldiro, euskararen aldeko egitasmoren bati gorazarre ere egiten dio Korrikak, eta 24. aldirako Errigora aukeratu dute. Hura omenduta, Elordik nabarmendu duenez, «euskaratik, euskararentzat eta euskaraz» lanean ari den herri ekinaldi horren ahalegina txalotu nahi dute, baita babesa adierazi ere «Nafarroan, euskara ofiziala ez den eremu batean Errigorak euskalduntzean egiten duen ahalegina aintzatzeko era da, baita etorkizunerako bultzada emateko hauspoa ere».
Etxezarretak erakundeen erantzukizuna ere nabarmendu du; hots, «euskararen ekosistema babesteko eta indartzeko», behar direla hizkuntza politika «ausartak eta sendoak»: «Aurreko Korrikaren mezuan, hauxe esan genuen: ‘Harro gaude, bai, baina ez konforme. Euskarak ekosistema osoa baitu irabazteko. Hizkuntzak ekosistema osoa behar du, eta horretan denok dugu lekua». Izan ere: «Larrialdi linguistikocloseEuskalgintzak (Euskalgintzaren Kontseiluaren eskutik) bere egin du larrialdi linguistiko adiera, krisi sistemikoak orokortu diren garai honetan (klima larrialdia, kasurako) hizkuntzaren atala maila berean jarriz, nolabait. bete-betean gaude, eta ziklo berri bat abiatu behar dugu. Adi egon behar dugu euskara ahultzen duten eragileen mehatxuen aurrean». Horiek horrela, ahalik eta azkarren ekiteko garaia dela uste du: «Ezin dugu ezer geroko utzi; orain da unea».
Funtsean, euskara ardatz duen komunitate batean «eroso eta aske» bizitzea dute xede. Etxezarreta: «Euskal Herri euskalduna, feminista, antirrazista eta goxoa izango da gurea».
Korrikan parte hartzeko martxoaren 19ra arte itxaron ezin duenak badu horretarako aukera; korrika ez, baina bai beste hainbat modutara. Korrika Kulturala, esaterako. Kaka antzezlanak irabazi zuen Korrika-AEK Kultur Sorkuntzarako II. Beka, eta horixe izango da Korrika Kulturalaren ikuskizun nagusia. Hilaren 19an, datorren asteazkenean estreinatuko dute, Donostiako Antzoki Zaharrean, eta, gero, hamaika herritan ikusteko parada egongo da. Horretaz gainera, Korrikaren doako aplikazioa eskura dago, Android eta IOS sistema operatiboentzat. Eta Korrikaren arropa eta petoa ere dagoeneko nahi duen orok eros ditzake hiriburuetako Korrika dendetan eta online dendan.
Jatorrizko artikuluak
-
Badator 24. Korrika: Atharratzetik Bilbora izango da, martxoaren 19tik 29ra
Irati Urdalleta Lete |
|