EAJk irabazi ditu bozak, EH Bildurekin jarlekuetan berdinduta

Jeltzaleek eta PSE-EEk berriz ere gehiengo osoarekin agindu ahalko dute, 39 eserleku baitituzte bi indarren artean.

EH Bildu izan da bototan gehien handitu den indarra, 2020tik 92.000 irabazita.

Parte hartzeak gora egin du: hautesleen %62,52k eman dute botoa, eta duela lau urte %50ek.

EAJk lau ordezkari galdu ditu Eusko Legebiltzarrerako bozetan (27), baina sozialistek bi irabazi dituzte (12). EH Bilduk 27 jarlekucloseEserleku.
lortu ditu, aurreko hauteskundeetan baino sei gehiago. PPk legebiltzarkide bat gehiago izango du (7), eta Sumarrek eta Voxek, bana. Elkarrekin Podemos Eusko Legebiltzarretik kanpo geratu da.


Araban eta Gipuzkoan EH Bilduk irabazi du eta, Bizkaian, EAJk. Bi eserleku atera dizkio koalizio subiranistak EAJri Gipuzkoan, eta Araban, bat. Jeltzaleek, ordea, hiru eserleku atera dizkiote EH Bilduri Bizkaian. Atzerriko botoak eserlekuren bat aldatuko balu ere [ostiralean zenbatuko dute], ez dago arriskuan EAJren eta PSEren arteko gehiengo osoa.

Imanol  Pradalesek «demokraziak irabazi» duela esan zuen atzo emaitzen berri izan ostean, eta «gobernu osaketaz» aritu zen, «gizarte osoaren interesen alde» ariko zela aginduz.

Pello Otxandianok, berriz, koalizioaren «hazkunde itzelari» erreparatu zion, eta azaldu zuen «mapa politikoa aldatu» egin zela. Ezker subiranistaSubiranismoaren aldekoa.
k «historiako emaitzarik onenak» atera dituela-eta, «herri mandatuNorbaiti egiteko eskaturiko gauza.
bat» dagoela gaineratu zuen.

Imanol Pradales EAJren lehendakarigaia jarraitzaileei hizketan. JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Pello Otxandiano EH Bilduko lehendakarigaia emaitzak baloratzeko ekitaldian. ARITZ LOIOLA / FOKU

Jatorrizko artikuluak