Erasoa izanen da onespenik gabeko sexu harreman oro Iparraldean ere

  • 304 hitz

Frantziako Senatuak bozkatu eta baiezkoa eman ostean, onespenik gabeko sexu harreman oro eraso gisa epaitu ahal izanen da Ipar Euskal Herrian ere. Hego Euskal Herrian ere halaxe da 2022tik, Soilik baietz da baietz legea onartuz geroztik.

Bi urteko tramitazioaren ostean, Frantziako SenatuakcloseFrantziako Parlamentuaren goi ganbera.  onartu du azkenean sexu erasoaren definizio penalean «onespen libre eta argitua» nozioa eranstea. Horrek erran nahi du aurrerantzean onespenik gabeko sexu harreman oro erasotzat jo ahal izanen dela Ipar Euskal Herrian ere. Hego Euskal Herrian 2022ko urritik da indarrean antzeko neurri bat, Espainiako Kongresuak soilik baietz da baietz legea onartu eta Zigor Kodea moldatu zuenetik.

Honela definitu du sexu erasoa Senatuak: «Onespen librea eta argitua da aitzinetik adierazia eta ezeztatzen ahal dena; ezin litzateke isiltasun soilarekin ondorioztatua izan, ezta biktimaren erreakziorik ezarekin ere». Oraingo eta lehengo definizioaren artean desberdintasun nabarmen bat dago, orain aintzat hartuko baitira beldurraren edo harriduraren ondorioz blokeatuakcloseEz aurrera ez atzera. geratu diren biktimak. Orain arte honela definitzen zen sexu erasoa Frantzian: «Onespenik ez dago sexu ekintza bortizkeriaz, bortxaz, mehatxupean edo sorpresaz egina badago». Erronka da, beraz, kontuan hartzea sexu eraso bat bortizkeria ikusgarririk gabe ere gertatu daitekeela.

Sexu erasoaren definizioan aldaketa ekarri arren, zigorretan ez da aldaketarik izango. Beraz, kondenak lehengo berean geratuko dira.

Zigor Kodearen moldaketa honi ezezkoa eman zion Emmanuel Macronen gobernuak 2022an, baina orain ez dio uko egin aldaketari. Areago, legea bultzatzen aritu diren bi diputatuetako bat -Marie Charlotte Garin Berdeetako kidea eta Veronique Riotton makronista- haren alderdikidea da. Urtarrilean aurkeztu zuten proposamen bat Frantziako Asanblea NazionaleancloseFrantziako Parlamentuaren behe ganbera. , eta parlamentuko txosten bat aurkeztu zuten egun berean. Txosten horrek aholkatzen zuen onespenaren nozioacloseZerbaitetaz izaten den ideia orokorra. txertatzea definizio horretan.

Oro har, aitzinamendutzatcloseAurrerapen, aurrerapauso. jo badute ere, zenbait elkarte feministak zalantzak agertu dituzte aldaketa horren inguruan, eta kritikatu ere egin dute. Funtsean, euren kezka da aurrerantzean sexu eraso bat ikertzen den kasuan onespenaren auziak zentraltasuna hartzea. Modu horretan, feministek uste dute arriskua dagoela emazteak frogatu behar izateko onespenik ez duela eman. Horrek ekarriko luke gizonari galdetu beharrean emakumeari galdegitea ea onespena eman ote dion.


Jatorrizko artikuluak