Estatutuaren eguneraketa: foraltasuna indartzeko aukera

Leire Solagaistua eta Eli Moral |
  • 562 hitz

150 urte bete dira Hego Euskal Herrian foruak abolitu zituztenetik. Berez, 1876ko data hori historian iltzatuta geratu da, Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak beren foruen erregimena galdu egin zutelako —Nafarroak 1841ean galdu zuen—. Egileek hor galdutakoen oinarrira jotzeko eskatu diete estatus berria negoziatzen ari direnei.

Aurten 500 urte betetzen dira Bizkaiko Foru Berria onartu zenetik eta 150 urte foruak abolitu zituztenetik. 1876ko uztailaren 21ean, Espainiako Gobernuak, Canovas del Castillo buru zela, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-erregimena indargabetu zuen, bere estatus instituzionala Nafarroak 1841ean jasan zuen arpilatutako foru-erregimenera egokituz. Abolizioa izan eta gero, lau lurraldeak, beren erakunde-arkitektura eta berariazko subiranotasun osoa izan zuten subjektu politikoak izanik, Gaztelako politiken betearazle bihurtu zituzten, eta jatorrizko ahalmen politiko guztia hustu. Espainiako konstituzio-uniformetasuna ezarri zen, eta lau foru-lurraldeek izan zuten jatorrizko subiranotasuna desagerrarazi.

Halako espoliaziocloseIndarrezko arpilatze edo lapurreta. konstituzionala izan eta gero, Euskal Herriaren erantzuna arin etorri zen: erreakzio politikoa, bai maila instituzionalean, bai eta sozialean ere. Tentsionamendu horren ondorioz, foru eta euskal erakundeek dinamika bateratuak aktibatu zituzten, gure foru izaera politikotik eratorritako instituzionaltasuna eta autogobernua berreskuratzeko asmoz. Adibide gisa: XX. mendean, Lizarrako Estatutua eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako 36ko Estatutua. Eta XXI. mendean, Euskadiko Erkidegoaren Estatutu Politikoaren Proposamena (Ibarretxe Plana).

Euskal Herrian tentsionamendu politiko eta soziala beti izan da Espainiako Estatuak konfiskatutako subiranotasun apurra berreskuratzeko modua. Izan ere, botere politikoaren inguruan Espainiako Estatuarekin dagoen gatazka konstantecloseBeti hor egon den kontu edo elementu bat. historikoa izan da eta da. 1877an, Bizkaiko Batzar Nagusietako kide zen Juan de Tellituk, argitasunez eta profeziacloseIragarpen. moduan, zera adierazi zuen: Espainiarekiko akordioen bidez hurrengo belaunaldien eskubidea eta ekintza-askatasuna ez hipotekatzeko, eta justiziak, denborak eta gertaerek ekarriko dutela herriarentzat askatasun eta independentzia osoa.

Une likidoak bizitzen ari gara, non historiaren kontagailua zeroan ipini dela ematen duen, baina historiaren zati batentzat soilik. Zizeronek esan zuen historia bizitza-irakaslea dela, nondik gatozen bistatik ez galtzeko eta herri honen historian bakoitzak izan behar duen posizioa identifikatzeko. Izan ere, euskal nazionalismoa, bere adierazpen tradizionaletako edozein ikuspuntutatik begiratuta, Espainiak lapurtutako jatorrizko subiranotasuna berreskuratzeko beharrezko tresna politiko gisa sortu zen, Gaztelako metropoliaren joera zentripetucloseZentralista. eta homogeneizatzaileen aurrean erreakzionatzeko tresna politikoa.

Aurten 150 urte bete dira gure foru-subiranotasun politikoa erabat abolitu zutela, hau da, gure foru-konstituzioa deuseztatu zutela, hots, erakunde politikoek, berariazko corpus juridikoak eta hizkuntza ardatz nagusi duen kosmobisiocloseMunduaren eta unibertsoaren ikuspegi propio eta berezia. politiko-kultural batek osatutako foru-konstituzioa. Egungo testuinguru politikoa ezin egokiagoa dugu EAEko estatus politikoa eguneratzeko oinarriak negoziatzeko prozesua martxan dagoelako, eta eguneratze hori, Konstituzioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren 1. xedapen gehigarrien arabera, jatorrizko foru-subiranotasun politikoa berreskuratzeko gakoan egin behar da: Euskal Herria Espainiako Estatuarekiko harremanean bereiztuz eta, finean, egitate diferentzialerakocloseEuskal Herriko lurraldeek Espainiako besteekiko dituzten berezitasun historiko, linguistiko, kultural eta instituzionalak izendatzeko erabiltzen den terminoa da. dugun eskubidea defendatuz.

Izan ere, 1979an egin zen eskubide historikoen eguneratzea ez da gaurkotzeko formula bakarra, eta autonomia-estatutuaren bidez eskubide historikoen eguneraketa une eratzaile garrantzitsu horietako bat izango da gure herriarentzat, gure foru-araubidea indartzeak ahalbidetu egingo baitu Gaztelako joera uniformizatzaileen aurrean egitate diferentzialerako dugun eskubidea defendatzeko.

Esandako guztia euskal nazionalismoaren ipuin zaharrak direla esango duenik ez da faltako. Baina gaztelaniaren jarrera homogeneizatzailea etengabea izan da eta egun bada. Ikus ditzagun Estatuko botereetako baten talaiatik dimentsio konstituzionaleko arazo bat sortzen duten epai berriak, zeinak, berdintasun-printzipioaren agindupean, de facto indarrik gabe uzten duten Konstituzioaren 1. xedapen gehigarrian jasotako egitate diferentzialerako eskubidea. Eta, adi, ze epai-forma juridikopean uniformizatzeko joera horiek Estatuak Euskal Herrian duen legitimazio-defizit historikoan sakontzea baino ez baitute ekarriko.

Epai-kolpez foru akordioen apurketak foru aldarrikapen gehiagoren bitartez konpontzen dira, estatutu politiko berriaren foru eguneratzearen bidez. Ez dezagun ahaztu hizkuntza, mundua ikusteko modu jakin baten bektore kultural eta transmisore nagusia izanik, foraltasun horren parte nagusia badela, erakunde politikoak, corpus juridiko bat eta kosmobisio politiko-kultural propioa den egitate diferentzialari zentzua ematen diolako.(...)


Jatorrizko artikuluak