'Kritpo'-ak eta eskuin muturraren itxura berriak
Eskuin muturra hitz eta forma berriak erabiltzen ari da sare sozialetan. 'Kriptobro', 'tradwife', 'incel' eta gisakoen ezaugarriak eta gertakari historikoekin dituzten loturak aztertu dituzte Paula C. Chang eta Andrea Galarretak ikertzaileek liburu batean.
Eskuin muturrakcloseIdeia ultrakontserbadoreetan oinarritutako joera politikoa, autoritaritarismoa, supramazismo zuria, arrazakeria eta emakumeen menpekotasuna aldarrikatzen dituztenak, besteak beste. Historian zehar zenbait mugimendutan gauzatu dira, hala nola faxismoan eta nazismoan. habia egina du Interneten, eta bere ideiak zabaltzeko bide berriak topatu ditu bertan, milioidun handien esku dauden sare sozialen algoritmoek hauspotuta. Sarritan, finantza digitalen edo meme ironikoen mozorro koloretsuetan bilduta agertzen dira diskurtso horiek, baina mamia aspaldiko bera da: neoliberalismoaclosePentsamendu politiko-ekonomikoa, estatuak ekonomian duen esku hartzea ahalik eta txikiena izan dadin aldarrikatzen duena., misoginiacloseEmakumeekiko gorrotoa. , xenofobia, muturreko indibidualismoa eta, oro har, gutxiengoen eta ezberdin direnen aurkako gorrotoa. ScrollclosePantailan behatzak irristatuz, bertan ageri diren testu eta irudiak aldatzen joatea.-kolpe bakoitzarekin iritzi publikoa eskuinera mugiarazteko formula.
Dozenaka dira eskuin muturreko ideologia hedatzen duten figurak eta komunitateak: kriptodiruari eta finantza digitalei buruzko aholkuak ematen dituzten aholkulari, mentore eta sasi-adituak; tradwife edo emazte «tradizionalaren» rola defendatzen dutela dioten eduki sortzaileak; emakumeen kontrako indarkeriaren apologia egiten duen incelcloseSareetan dauden gizon taldeak, sexu harremanak izatea ezinezkoa zaiela diotenak. Joera matxista eta misoginoan oinarrituta, indarkeria aldarrikatzen dute sarritan. komunitate misoginoa... Fenomeno horiek guztiak aztertu dituzte Paula C. Chang (Madril, 1995) eta Andrea G. Galarreta (Antsoain, Nafarroa, 1997) ikerlariek Criptoprofetas: hipermasculinidad y nueva derecha liburuan (Kriptoprofetak: hipermaskulinitatea eta eskuin berria, Bauplan argitaletxea, 2026).
Zehazki, kriptodiruaren aitzakian ideologia neoliberala zabaltzen duten kriptobrocloseKriptodiruari buruzko aholkuak ematen dituen gizona. Haietako batzuk podcastetan, Youtuben edo sare sozialetan aritzen dira, eta monetizatu egiten dituzte «irakaspen» horiek. Sarritan, diskurtso politiko neoliberala, indibidualista eta hipermaskulinoa darabilte. eta enparauei erreparatu diete liburuan, uste baitute «hegemonia maskulino eta zuriaren isla argienetako bat» direla Interneten. Kriptoprofeta izena eman diote subjektu politiko berri horri, «mundu berri baten etorrera» iragartzen duelako.
«Gizon talde antolatu asko dabiltza Interneten, baina denak ez dira kriptoprofetak», esplikatu du Changek. «Incel delakoek, adibidez, beste era bateko harremanak dituzte munduarekin, eta harreman horiek tristura, miseria sexuala eta erresumina dute oinarrian. Kriptoprofetek, aldiz, desiragarria zaien mundu berri bat irudikatzen dute, baina mundu berri horretan ez gara kabitzen jende mota ugari: LGTBI kolektibokoak, zuriak ez direnak, feministak, lodiak... Mespretxuz begiratzen gaituzte».
Are, liburuan azaldu dutenez, kriptodiruarena ez da nahitaez bete beharreko baldintza, eta beren burua kriptobro gisa aurkezteak gehiago du performatibotik ekonomiaz duten ezagutzatik baino: «Askok ez dute kriptodirurik, ez dira ezeren jabe, baina erretorika konpartitu bati eusten diote». Eta zertan oinarritzen da kripto erretorika hori? Hitz egiteko maneretan, diskurtso bortitzetan, luxuzko LamborghinicloseKirol autoen ekoizle italiarra. autoen eta luxuzko etxeen imajinarioan eta, ororen gainetik, pluraltasunari dioten gorrotoan.
Izan ere, Galarretaren esanetan, «mespretxua, nazka eta gorrotoa» dira eskuin muturreko maskulinitate horiek zedarritzen dituzten pultsioak: Mugimendu «erreaktiboa» dela azpimarratu dute bi ikerlariek: besteen kontra eraikia, alegia. Kripto ideologiarekin bat egiten ez duen oro «parasitoa» da.
Performance horren parte da «predatzailearen figura» ere; hau da, kriptobro eta enparauek beren buruaz eman nahi duten irudia: «Gizon indartsuaren paradigma greko-erromatarra irudikatu nahi dute, eta, irudi horri lotuta, alt-rightcloseEstatu Batuetako eskuin muturreko mugimendua, supramazista zuria eta populista. estatubatuarrari kopiatutako diskurtso ultrak eta belizistak hedatzen dituzte, AEBek Ekialde Hurbilean eta Hegoalde Globalean piztutako gerren aldekoak, esaterako», esplikatu du Galarretak.
«Kriptoprofetek ez dute ezer berririk asmatu», laburbildu du Changek: «Historian zehar gizontasunari buruz sortu diren hamaika ideia hartu, eta birziklatu egin dituzte, gizon perfektuaren ideala sortzeko, baina eredu hori ere faltsua da». Bat dator Galarreta: «Mitologia hutsa da. Nahaste-borraste kitschcloseEstetika artistiko edo kultural irrigarri edo modaz pasatakoa. samar bat».
Identitate politiko berri horiek noiz, non eta zergatik sortu ziren ez dago zehatz-mehatz esaterik, baina Changek eta Galarretak uste dute 2001eko irailaren 11ko atentatuak, Irakeko gerra eta 2008ko krisialdi ekonomikoa «faktore garrantzitsuak» izan zirela.
Bi ikerlariek uste dute Lehman Brothersen porrotak eta 2008ko krisiak, herritarrak pobretzeaz eta ekonomia txikiak hondoratzeaz gain, «instituzioen oinarriak higatu» eta mesfidantza hedatu zutela gizartean: «2008ko kolapso handiak beldurra hedatu zuen ofizial kutsua izan zezakeen edozerekiko (hor finezia handiegirik gabe nahaspilatzen baitira hala enpresa pribatuak nola arlo publikoa, edo arautua dagoen edozer). Susmoa zegoen horrek guztiak agenda ezkutu bat izan zezakeela barruan gordeta».
2010. urtean, BitcoincloseKriptomoneta, ordainketa sistema eta salgaia. sortu zen, eta, hurrengo urteetan, askok aukera paregabea ikusi zuten bankuen eta erakundeen ofizialtasuna alboratu eta, aktibo digitalen bidezidorrak erabilita, kolpetik aberasteko. Hasia zen kriptoadituen aroa.
Iragan hamarkadaren bukaeran eta oraingoaren hasieran, beste bi faktorek baldintzatu zuten faxismo digitalaren oldarraldia: batetik, feminismoaren hedatzea —erreferentzia gisa hartuta 2018ko greba feminista—, eta bestetik, COVID-19aren pandemiak eragindako bakartzea eta pentsamendu konspiranoikoen ugaritzea. Chang: «Konfinamendu garaian, kaleratzeak edo lan erregulazioak eguneroko ogia zirenean, jendeak inoiz baino gehiago kontsumitzen zituen kriptodiruari buruzko bideoak Youtuben. Guru eta mentore horiek esaten zieten ausart jokatzeko, eta aurrezkiak kripto-txandrio digital horietan sartzeko. Autolaguntza diskurtso horiek gogortu egin zituzten pixkanaka: instituzioen aurka, soldatapeko lanaren aurka eta, gerora, baita feminismoaren aurka ere, haientzat feminismoa politikoki zuzena delako, establishment-aren parte delako».
Alta, faxismo digital berriaren arrakasta ezin uler daiteke eztabaida politikoaren «memeifikazioa» aipatu gabe: «Memea da politikaren forma berria», azaldu du Galarretak: «Duela bospasei urtera arte, instituzioetan eta ohiko hedabideetan jokatzen zen lehia politikoa, baina, sare sozialen orokortzearekin batera, scroll kolpeen araberakoa da orain». Haren esanetan, eskuin muturrak ongi egokitu du bere mezua, eta zenbait mugimendu estetiko sortu dira —fashwavecloseFascist wave (olatu faxista) ingelesezko izenaren laburdura. Eskuin muturrak Interneten sortutako mugimendu estetikoa. Diskurtso trumpistak, ultrakontserbadoreak eta, are, naziak zabaltzen dituzte umorez mozorrotuta, memeen bidez. izenekoa, esaterako—, umore geruza baten pean eta eurodancecloseEuropan sortutako musika elektroniko estilo bat. doinuan erritmora mezu atzerakoiak, misoginoak eta faxistak hedatzeko: «Gainera, big data osatzen duten konpainia erraldoien algoritmoek hauspoa ematen diote eduki mota horri, interes politikoak dituztelako AEBetako hegemoniarekin».
Jatorrizko artikuluak
-
'Kripto'-ak eta 'lambo'-ak: pop faxismoaren aurpegi berria
Ion Orzaiz |
|