Kastroen kultura bazter orotara zabaldu zen, leku bakoitzera egokituz; Atlantikoko isurialde guztian ere bai, nahiz eta garai batean uste izan hegoaldeko kontua zela. Nola sortu ziren Erromaren garaiaren aurreko talde eta herri horiek guztiak? Historiaurrean atzera joan behar da hori pixka bat ulertzeko.
Orain dela 7.000 bat urte, Neolitoan, kobazuloak uzten, lurrak lantzen eta animaliak bezatzencloseEtxekotzen. hasi ziren gizakiak, eta, horrekin batera, asentatzen eta metalak lantzeari ekin zioten. Aire zabalean, txaboletan bizitzen hasi ziren leinu batzuk, familia unitate txikiak. Duela 7.000 eta 4.000 urte arteko halako bizilekuak aurkitu izan dituzte Nafarroan.
Ezagun da duela 7.500 urte Anatoliatik abiatutako migrazio oldeak Iberiako penintsulara iritsi zirela. Eta duela 4.000 urte, Estepa Pontikotik abiatutako beste migrazio olde bat iritsi zen; ikerketarik berrienen arabera, azken horien DNAk ordezkatu egin zuen bertako gizonen DNA, baina ez emakumeena.
Neolitoari Brontze Aroak jarraitu zion, eta, hori bukatu zenerako, bizileku horietako batzuek dezenteko garapena izan zuten, protoherricloseNeolito garaiko herria. gisakoak osatzeraino. Euskal Herrian, Ebro aldean aurkitu izan dira halakoak, batez ere. Brontzea erabili ohi zuten armetarako eta lanabesetarako, eta etxola borobilak eraikitzen zituzten, babes sistemarik gabe etxeen inguruan, edo zurezko zein lurrezko babes sinpleekin.
Duela 2.800 urte inguru, Europa Erdialdetik Mediterraneora iritsi zen kultura berri bat (...). Ordura arte, hobiratu egiten ziren hildakoen gorpuak, baina kultura berri horrek erraustu egiten zituen hildakoak.
Duela 2.800 urte inguru, Europa Erdialdetik Mediterraneora iritsi zen kultura berri bat, eta Ebroko arroan gora zabaldu zen pixkaka, orain Nafarroa den eremuraino. Ordura arte, hobiratu egiten ziren hildakoen gorpuak, baina kultura berri horrek erraustu egiten zituen hildakoak, eta, horregatik, errautsontzien kultura ere esan izan zaio, errautsak ontzietan sartu eta ontziak lurperatzen zituelako.
Kultura berri horrek aldaketa ekonomiko, sozial eta erlijiosoak ekarri zituen, zeramika berriak, laborantzaren eta abeltzaintzaren garapena, metalurgia garatuagoa, burdina... Brontze Aroaren amaiera izan zen hori, eta Burdin Aroaren hasiera.
Kultura berri hori duela 2.800 urte iritsi zen Nafarroa hegoaldera, Ebrora, eta denera zabaldu zen. Zazpi mende iraun zituen, Burdin Aro osoa, Erromak haien lurrak menderatu zituen arte. Gaur Euskal Herria den lur guztietan aurkitu dira garai hartako herrixken aztarnak. Javier Armendariz arkeologo eta irakasleak 261 herrixka katalogatu ditu Nafarroan; Araban hamasei herrixka ezagutzen dira; Gipuzkoan badira 11 behintzat; Bizkaian, bederatzi; eta Ipar Euskal Herrian 76 kokaleku zerrendatuta daude —baina ez da segurua denak garai horretakoak ote diren, gutxi ikertu baitira—.
Javier Armendariz arkeologo eta irakasleak 261 herrixka katalogatu ditu Nafarroan; Araban hamasei herrixka ezagutzen dira; Gipuzkoan badira 11 behintzat; Bizkaian, bederatzi; eta Ipar Euskal Herrian 76 kokaleku zerrendatuta daude.
Herri gotortuak
Burdin Aroko herrixka horiek gotortuta zeuden. Mendi kaskoetan eraiki zituzten, defentsa naturalak (amildegiak, harkaitzak...) baliatuz, eta harresiak, zangak, ezpondacloseArroka eta beste material batzuen metaketa inklinatua.
k, mailak, hesiak... eraikita. Herrixka horiek inguruko lurren kontrol bisuala bilatzen zuten, eta laborantza zein abeltzaintzaren ustiaketari lotuta zeudela sumatzen da. Inguruko lurrak eta baliabideak ustiatzen zituen herrixka bakoitzak, eta, denborarekin, nolabaiteko autonomia eta agintea antolatzen hasi zen haietako bakoitzaren inguruan.
Kasu batzuetan, Brontze Aroko bizitokien gainean garatu ziren herrixkak, beste kasu batzuetan, hutsetik eraiki zituzten berriak. Kastro izena ere eman izan zaie. Tamaina askotakoak izan ziren, batzuk handiagoak eta beste batzuk txikiagoak —bi hektareakoak ziren batzuk, eta beste batzuk hamabost hektarea, edo gehiago, hartu zituzten—. Eta batzuek aberastasun gehiago zuten, eta besteek gutxiago, baina antzeko ezaugarri batzuk ere bazituzten herrixka harresitu horiek.
Merkataritza ezaugarri batzuk, tresneria eta kultura materiala, etxebizitzak eraiki eta antolatzeko teknikak, laborantzako eta abeltzaintzako produkzio sistemak, heriotza errituak... antzekoak zituzten. Baina zazpi mende iraun zuen herri gotortuen kultura horrek, eta bilakatu ere egin zen, eta ez zen igual-iguala izan leku guztietan. Aro Aldaketa baino lau edo hiru mende lehenago, gainera, krisi bat ere gertatu zen: Burdin Aroaren azken hirurehun urteetan, kastro txiki batzuk hustu, eta mendian gorago eraiki zituzten herri berriak.
Burdin Aroaren azken hirurehun urteetan, kastro txiki batzuk hustu, eta mendian gorago eraiki zituzten herri berriak.
Ez dago garai haietako historia idatzirik, eta, beraz, ezin da jakin herri horiek nola antolatzen ziren, haien artean zer aliantza eta gerra ote zituzten, hiriburuak ote zituzten... Baina herri horiek eraiki eta mantentzeak lan handia ematen zuen, eta horrek pentsarazten du antolaketa sozial sendo bat eduki behar zutela. Gerlariak ere baziren herri horietan; armak aurkitu dituzte induskatuta herrixka batzuetan. Klase bereizketaren bat sortzen hasia zen, beraz, garai hartarako: izango zen aristokrazia bat, gerrari lotua segur aski, izango ziren laborariak, artisauak, arropa egileak, errementariak...
Horrek guztiak ez du esan nahi jende guztia kastroetan bizi zenik garai hartan. Pentsatzen da baserri edo laborantza ustiategi gisakoetan ere bizi zirela jende batzuk, edo etxoletan; beharbada nomada gisa ere bai beste batzuk, eta Pirinioetan egiaztatuta dago artzain komunitateak ere bazirela. Baina Burdin Aroan herri harresituez aparte bizi zirenei buruz are informazio gutxiago dago.
Gizarte antolaketa eta herrien arteko loturak
Bizimodua asko aldatu da Burdin Arotik: tresneria; bizilekuak; sineskerak. Baina Burdin Aroko andre eta gizon haiek ez ziren oraingoen oso diferenteak, eta gizarte honen oinarri batzuk jarri zituzten: herrietan bizi ziren asentatuta; baliabideen ustiaketa sistematikoan oinarritutako ekonomia bat zuten, laboreen ekoizpenean eta abeltzaintzan oinarrituta; gizarte estratifikatuak sortzen hasi ziren; eta pentsatzekoa da generoaren araberako lan banaketak indartu zirela aro hartan.
Burdin Aroko andre eta gizon haiek ez ziren oraingoen oso diferenteak, eta gizarte honen oinarri batzuk jarri zituzten (...). Pentsatzekoa da generoaren araberako lan banaketak indartu zirela aro hartan.
Aztarnategietan topatutako arrastoen arabera, ardiak, ahuntzak, zerriak eta behiak hazten eta jaten zituzten garai hartan. Herri barruetan gordetzen zituzten abere batzuk. Txakurren, oiloen eta zaldien aztarnak ere topatu dituzte. Badirudi herrixka batzuk laborantzan aritzen zirela gehiago, eta beste batzuek abereei lotua zutela produkzio nagusia. Labore arrasto ugari ere topatu dituzte: garia, artatxikia, garagarra, oloa, zekalea... Ilar eta baba aztarnak ere topatu dituzte aztarnategiren batean (Iruntxur, Albiztur, Gipuzkoa). Esnekiak ere ekoizten zituzten. Hala ere, ez zuten erabat utzi ehiza eta janarien bilketa.