Duela 2.100 urteko sarraski bat

Burdin Aroko Nafarroako aztarnategi nagusietako bat da La Custodia, Viana ondoan. Ikerketek agerian jarri dute Erromako soldaduek Sertorioren aginduetara han egin zuten sarraskia, eta erromatartzearen garaiko bizitzaren xehetasun asko.

Hemen sarraski bat gertatu zen: Erromako soldaduek herri bat txikitu eta bertako herritarrak akabatu zituzten, Kinto Sertoriok hala aginduta. Hemen errukirik gabe hil zuten adin guztietako jendea; lantzaz, ezpataz eta habailacloseEskuaz birarazten den larruzko uhala, harriak jaurtitzeko arma gisa erabiltzen dena.
z akabatu, eta su eman zieten etxeei. Hemen, Viana eta LogroƱo artean, orain Nafarroa eta Errioxa arteko muga dagoen leku honetan bertan. Hemen, orain La Custodia deitzen zaion eremu honetan, non Uara baitzegoen: Ebroko ibarreko beroicloseErromatarren aurreko herria iberiar penintsulan.
en herririk garrantzitsuenetako bat, Sertoriok errauts, hondakin eta gorputegi bilakatu zuena duela 2.100 urte.


2.000 urtez labore lurrak izan dira, eta aztarnategia ez dago lur azaletik oso sakon. Urteetan Ā«lapurreta handiaĀ» izan da inguru horretan, aztarnategia ikertzen ari den Javier Armendariz Martija Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslearen esanetan, eta material arkeologiko ugari galdu da. Ā«La Custodian esku hartu behar zen aspaldi. Ni horregatik hasi nintzen hor lanean, nola zegoen ikusita. Gauza asko suntsitu dira, baina oraindik ere merezi du lanean jarraitzeaĀ».

Ā«La Custodian esku hartu behar zen aspaldi. Ni horregatik hasi nintzen hor lanean, nola zegoen ikusita. Gauza asko suntsitu dira, baina oraindik ere merezi du lanean jarraitzeaĀ».

Javier Armendariz Martija (Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea)

2018an hasi ziren indusketacloseAntzinako hondakinak edo tresnak lurpetik ateratzea.
k egiten; bost katacloseLeku jakin bat zulatzea lagin bat lortzeko.
egin dituzte harrezkero, baina herria zenaren %0,2 besterik ez dute induskatu. Ā«Esfortzua handia da, asko kostatzen da. Baina horrela egin behar dira gauzak, poliki-polikiĀ», azaldu du Armendarizek: Ā«Niretzat funtsezkoa da horrela lan egitea, eta, batez ere, ondarea zaintzeko neurriak hartzea. Eremua pribatua da, gainera, eta oso zaila da hor lan egiteaĀ».

Zeltiberiarren gerren ondorioak

Erromako lehen tropak duela 2.300 urte inguru ailegatu ziren Ebroren ibarrera, eta zeltiberiarcloseIberiar penintsulako erdialdean bizi izan zen herri zeltakoa.
ren kontrako lehen gerra hasi zen. Guda hori bukatu ostean, Ebro inguruko herriak berrantolatu zituen Erromak, eta, Armendarizek azaldu duenez, horrek eragina izan zuen orain Nafarroako Erribera eta erdialdea diren horretan ere. Ā«La Custodian, Turbilen, Arrosianā€¦ gailurrean zeuden herri indigenen oppida-k, kastroak; gerra zeltiberiarraren ondoren, mendiak utzi, eta beherago kokatu ziren herri horiekĀ».

Urte gutxian garatu zen Uara, eta azkar suntsitu. Erromako inperioaren lehen soldaduak iritsi aurretik, triangelu formako herri bat bazen La Custodiako eremu horretan, Ebrotik hiru kilometro eskasera, Brontze Aroaren bukaeratik edo Burdin Aroaren hasieratik ā€”duela 2.600 urte inguruā€”. Erromak Ebroko ibarra okupatu zuenean handitu zen Uara, azkar eta asko, duela 2.300 urte inguru. Suntsitu zutenean hamabost hektarea inguruko eremua zuen ā€”IruƱeko Ziutadelaren erdia, gutxi gorabeheraā€”, Longar eta Perizuelas ibaien artean.

Kristo aurreko 82. urte inguruan, Sertorio altxatu egin zen Erromako Senatuaren kontra. Ā«Hamar urte inguru iraun zuen gerrak. Eta urte horietan suak erreta bukatu zuten herri indigena guztiek edo gehienek, alde batek edo besteak suntsituta. Uaran badakigu Sertorio izan zela erasotzailea, Tito Livio historialari erromatarrak hala idatzi zuelakoĀ».

Irulegiko herrixka ere (Aranguren, Nafarroa) garai berean suntsitu zuten, Sertorio eta Erromako Senatuaren arteko gerretan. Antzekotasun gehiago ere badituzte bi herrixkek. Bietan ikusten da Mediterraneo aldeko eragina, Erromarekin zituzten erlazioen seinale. Bietan agertu dira garai hartako tokiko txanponak, bertako herriek irarriakcloseGrabatuak.
. Biek bukatu zuten suak erreta. Eta biek errauspean bukatu zutelako bilakatu dira informazio iturri garrantzitsu, materialak hobeto kontserbatu direlako horren eraginez. Baina Irulegin baskoiak bizi ziren, eta Uaran, berriz, beroiak, zeltiberiarren taldeko herri bat.

Irulegin baskoiak bizi ziren, eta Uaran, berriz, beroiak, zeltiberiarren taldeko herri bat.
Sei urteko ikerketen emaitzak
  • Hirigintza

Georradarrarekin landutako irudiei esker ezagutzen dute Uararen eremua eta egitura. Irudi horietan ikusten da Ā«hirigintza oso ordenatuaĀ» zuela herriak: gutxienez zazpi kale nagusi zituen ā€”lau metro zabal zirenakā€”, iparretik hegora orientatucloseNorabide jakin batekiko jokatu.
ak, eta horiek zeharka ebakitzen zituzten kale estuago batzuk ā€”2,5 metro zabal zirenakā€”, mendebaldetik ekialdera orientatuak; maldan zeuden zeharkako kale horiek, kale nagusira euri urak bideratzeko. Herri osoa harresi batek inguratzen zuen, bestalde.

  • Kaleak eta harpausoak

Kale nagusiek harrizko lauzcloseHarri aski handia, mehea eta laua.
ez estalia zuten zorua, eta espaloiak bi aldeetan. EstolderiacloseHiri bateko hondakinak bideratzeko azpiegitura.
rik ez zuten, eta kalean pilatzen zen euri ura; hortaz, espaloiak lurretik 40 zentimetro gorago zeuden, eta, espaloitik espaloira pasatzeko, harpausocloseLokatza edo ura dagoen tokiak igarotzeko ezartzen diren harriak.
ak zituzten kalearen erdian. Oinak lehor ibiltzeko balio zuten, baina gurdiak kaletik igarotzeko adinako tarteak uzten zituzten. Etxeen teilatuak ere espaloiaren pareraino iristen ziren, euri ura kalera eror zedin.

  • Etxeak

Etxeen ateek kale nagusietako espaloietara ematen zuten, eta estalpea zuten atarian, beraz. Etxeen oinak errektangularrak ziren, sei bat metro zabal eta hamar-hamabi bat metro luze izaten zituzten batez beste. Hortaz, 60-70 metro koadro inguruko bizilekuak ziren. Harrizko zorua zuten, eta paretak adobecloseBuztinez edo lasto xehatuz eginiko orea, adreilu forma eman eta paretak egiteko erabiltzen dena.
z altxatzen zituzten, harrizko zokaloen gainean. Egurrezko soliboak jartzen zituzten teilatuak egiteko, eta begetalez estaltzen. Etxe gehienak halakoak ziren, baina eremu batean Ā«etxe aristokratikoagoak, handiagoakĀ» topatu dituzte, Mediterraneo aldeko estiloa imitatzen dutenak, eta horrek adierazten du Erromaren eragina handia zela Uaran, Armendarizen hitzetan. Ez da harritzekoa, beste herri askotan ere ikusi dutelako hori; baita Irulegiko Burdin Aroko herrixkan ere.

  • Inportazioko produktuak

2023ko udako indusketan anforacloseBuztinezko ontzi luze eta estua.
bat topatu dute Irulegin, eta gogoan hartu du hori Armendarizek: Ā«Irulegin aurkitu dituzten produktu batzuk ere oso erromatarrak dira. Normala da. Goragoko gizarte batekin topo egitean, eliteak busti egiten dira, eta ohitura horiek, edalontziak, ardoaā€¦ nahi dituzte beraientzat ereĀ». La Custodian ere topatu dituzte inportazioko closeAtzerriko salgaiak.
produktuakcloseAtzerriko salgaiak.
, Erromarekin lotura zutenak; zeramika campaniarra, esaterako, Italiatik ekarria.

  • Sarraskia

Herriaren iparraldetik sartu ziren Sertorioren soldaduak, eta parean topatu zituzten pertsona guztiak hil zituzten, baita umeak ere. Ā«Ateratzen ari garen irudiak danteskocloseIkaragarri, izugarri.
ak diraĀ», azaldu du Armendarizek. Guztira, hamasei gorpu aurkitu dituzte. Denak bortizki hil zituzten, eta gorpuak kalean bertan gelditu ziren bezala aurkitu dituzte; ezpaten edota habailen zauriak dituzte guztiek. Etxe erraustuen hondakinak erori zitzaizkien gainera. Uste dute animaliek jan zituztela gorpuak, putreek esaterako, gorpuzki asko hondatuta daude eta.