Lanari 63 kanta

  • Albistea entzun

Lanarteak, Euskararen Langile Profesionalen Elkarteak, lanari buruzko hiru abesti zerrenda osatu ditu, Maiatzaren Lehena Langileen Nazioarteko Eguna aitzakiatzat hartuta. BERRIAren euskal musikaren atari Badok-en daude entzungai.

Xabier Lete, Imanol, Oskorri, Guk, Joseba Tapia, 2 Kate, Betagarri, Bide Ertzean... estilo eta garai askotako hainbat kantari eta musika talderen 63 abesti hautatu dituzte, eta hiru zerrendatan sailkatu. Jarraian, kantu horietako batzuk (kantu zerrenda osoa Badok atarian): 

Joseba Tapiaren Etorbide profesionala:

Betagarriren 1976 martxoak 3:


Oskorriren Bizkaiko aberatsak:

Errobiren Nagusiaren nigarrak

Mugaldekoak-en Emazteki langilea:

2 Kateren Kate lana:


Jatorrizko artikuluak