Musika
Isilaldi baten ostean, ahotsa berreskuratu du Ibil Bedik
Krisialdi baten ondorioz aldi batez isilik geratu ostean, laugarren lan luzearekin itzuli da Ibil Bedi taldea. 'Beharbada' da haren izenburua, eta hamabi kantu biltzen ditu.
«Kortxea batek beltzaren erdia irauten du, beltz batek zuriaren erdia; matematika hutsa da»
Musikaren atzean matematika ezkutatzen da, eta zenbakien artean, berriz, melodien arrastoa. Luca Fanellik bi diziplinen arteko harremana ikertu du.
Euskal musika garaikidearen historia nahasketa-mahai baten bidez
Niko Etxarten estudioan dago nahasketa mahaia: Ez Dok Amairuren garaian hasi, eta gaurdainoko erreferente gehientsuenen doinuak grabatu ditu, milaka guztira.
Sei urte gehiago ereserki nazionalik gabe
'Gernikako Arbola' ereserki nazionala izatea aldarrikatu dute kultur munduko hainbat pertsonak, iritzi artikulu baten bidez. Euskal Herriak elementu unitarioak behar dituela uste dute.
«Irrintzietan erreferente da oraindik Primi Erostarbe; hitzak sartzen zituen erdian»
Primi Erostarbe irrintzilari eta pandero jolea izan zen. ltziar Ugarte kazetari eta idazleak haren biografia osatu, eta hark bizi izandako garaiaren erretratua egin du liburu batean.
«Oraintxe bertan gehien gustatzen zaigun rapa apur bat ilunera jotzen duena da»
Mateo Zikuta rap kantaria da. 'Mur mur' podcastean elkarrizketatu dute, bere estreinako diskoaren harira. Egungo gizartearen kritika zorrotza egiten du, errima biziekin.
«Ematen du gaztetan izan behar duzula arrakasta musikan, eta horrek ez dauka zentzurik»
Badok BERRIAko euskal musikaren atariak podcast bat abiatu du: 'Murmur'. Sara Zozaia izan da lehen gonbidatua. 'Atta' da Zozaiaren azken lana; lau kantu, lau xuxurla enigmatiko.
Agur kontzertu bat iragarri dute Pantxoak eta Peiok
Amaiera «duin» bat falta zutela sentitu dute Pantxoa Karrerek eta Peio Ospitalek, eta hura gauzatzeko azken kontzertu bat iragarri dute 2027ko urtarrilaren 10erako. Emanaldi horren babeslea izango da BERRIA.
Spotifytik eta streaming plataformetatik kanpoko bizitzaz
Hainbat musikarik eta musika taldek Spotify plataformatik irtetea erabaki ostean, erabaki horretaz eta streaming plataformen botereaz eta mugez aritu dira Iruñean, Musika streamingsmo garaian mahai inguruan.