Azoka
Animaliak parkean
Erne belarriak! Entzun zertan ari diren parkean bizi diren animaliak. Hor kanpoan, mundu oso bat duzu esploratzeko! Animatzen zara? Liburu honen bidez, inguruko soinuei erreparatuko diete haurrek.
Titu. Abiadura maite zuen dortoka
Titu dortoka berezi samarra da: fite, oso fite ibiltzea gustatzen zaio. Baina hori ez da denen gustukoa... Nola jokatu, den bezala onar dezaten? Aldatu egin behar al du besteen gustukoa izateko?
Elmar
Elmar Borneoko oihanean bizi den elefantetxoa da. Goiz batez, bakarrik esnatu da. Amaren faltan, haren bila joatea erabaki du, baina horretarako baso tropikala zeharkatu beharko du. Familiakoek nabarmenduko diote nork bere buruari buruz duen pentsamendua dela garrantzitsuena.
Hemendik oso urrun
Urgohori herrialdean, denborale bihurri batek kolore guztiak ezabatuko ditu, baina, zorionez, Leok etxera itzultzeko plana du. Horrela, bidaia zoragarri bat hasiko da, non abenturak, zailtasunak, etsipenak eta ezusteko ustekabeak gertatuko diren.
Aldrebes
Ahate bat igerian dabil, eta animaliek, banan-banan, gaizki ari dela diote. Lagundu nahian, erabat nahasiko dute hegazti gaixoa. Ipuin honek gaur egungo gizartearen kritika egiten du, denek beren iritzia eman beharraz.
Hondartza
Uretara bilduma. Plastikozko liburua, uda garairako ezin hobea, txikitxoek hondartzan erabiltzen dituzten objektuen izenak eta itsas inguruneko animalienak ikas ditzaten. Irudien kolorea aldatu egiten da liburua bustitzen denean!
Astrojokoak. Azken partida.
Martetarren talde batek eskaintza egin du Harrikoskorren, Bicoren eta talde osoaren bizitokia den asteroidea erosteko. Legendarioak taldeari aurre egin behar diotenean iritsiko da eskaintza. Legendarioek behin bakarrik galdu dute, baina kasualitatez...
Anna Kadabra. Sirenen deia
Anna eta haren lagun magikoak Ekaitzen itsasargira doaz. Baina atseden hartzea ez da erraza Angelaren anaia txiki Ninoren konpainian. Ninok hondartzan galdutako neskatila misteriotsu bat ekarri du, hizkuntza arraro bat hitz egiten duena… Nondik atera ote da?
Erreskatatzaile magikoak Magiolinpiar Jokoetan
Magiolinpiar Jokoak hastera doaz! Herensuge, iratxo eta gainerako izaki magikoak proba oso dibertigarrietan lehiatuko dira...
Malen intsektuen munduan
Badakizu polinizazioa zer den? Eta intsektuen eta lorren arteko harremana nolakoa den? Sartu nahi duzu erle baten lurrazpiko etxean? Gereziak zelan sortzen diren jakin nahi duzu? Goazen ba! Malenen adiskide berri eta bitxiarekin egingo dugu hegan...