Azoka

Hamaika kutixi filosofiko

Hamaika kutixi filosofiko

Kutixi filosofikoen bilduma bat da hau: hamaika kontakizun eta hamaika ilustrazio, hamaika galderaz lagundurik. Euskaraz egindako haur filosofiako lehen bilduma baita honakoa. Adin guztietako jarduera filosofikoaren alde egitea du helburu.

Hainbat egile. Argitaletxea: 1545 argitaletxea.
Gauzen lezioak

Gauzen lezioak

Botoi bat, dado bat, frisbeea, euliak harrapatzekoa, eltzeitsua… eguneroko objektuak dira, eta ez diegu arreta handirik jartzen. Hala ere, tentuz behatzen ditugunean, benetan harrigarriak dira. Liburu honek jolasera gonbidatzen du, baita pentsatzera eta sortzera ere.

Gustavo Puerta eta Elena Odriozola. Argitaletxea: El Embudo.
Ez dago galdera egokirik

Ez dago galdera egokirik

Armiarmei buka dakieke armiarma sarea? Dinosauroek egiten zuten doministikurik? Zein da Lurrean egindako zulorik sakonena? Laster ohartuko zara ez dela galdera ergelik existitzen!

Mike Rampton eta Guilherme Karsten. Argitaletxea: Ibaizabal.
Zer arraoi da hau?

Zer arraoi da hau?

Loreak ipintzeko erabiliko da? Beharbada plater bat da. Edo bainuontzi bat. Satortxoak bakarrik daki traste hau zertarako den. Baina, orain, larri dabil, bere kontuetan, denok dauzkagun zereginetan…

Alexandra Garibal eta Claudia Bielinsky. Argitaletxea: Ibaizabal.
Tapakia

Tapakia

Aurreiritziz josita bizi da A. Bere tapaki zuri-zuria puskatu izana leporatu die bizilagun kanpotarraren seme-alabei. G.-k, horien amak, etxe barrura gonbidatuko du A., tapakia konpontzen duen bitartean. Pixkanaka A.-k bere susmo txarrak eta errezeloak alboratuko ditu.

Maite Gurrutxaga. Argitaletxea: Erein.
Dromedario txikia petralduta dabil

Dromedario txikia petralduta dabil

Dromedario txikitxo bat petralduta esnatu da! Bero da, leher eginda dago, eta ez du inola ere oasiraino joan nahi. Harik eta izakirik alaienak erakutsiko dion arte irribarre bat besterik ez duela behar egun ezin dibertigarriago bat pasatzeko.

Rachel Bright eta Jim Field. Argitaletxea: Ibaizabal.
Inoiz ez desagertzeko ipuina

Inoiz ez desagertzeko ipuina

Konturatzerako gaua iristen zen, eguzkiak agur eta ilargiak kaixo esaten zueneko unea. Baina ilargia ez zen egunero ateratzen. Nora joan da ilargia? Ez da berriro itzuliko? Desagertu egin da? Betirako?

Mimatuz eta Xabier Etxaniz. Argitaletxea: Denonartean
Lagun jostalariak

Lagun jostalariak

Jolas egiteko ordua da! Lagundu Hartzatxori, Sagutxori eta Krokodilotxori eguneroko jolasetan, eta ikusi zer izen duten haien jostailuek.

Elisa Ferro. Argitaletxea: Ibaizabal.
Iratxo bat begiratoki astronomikoan

Iratxo bat begiratoki astronomikoan

Elvak bere lehengusu Oldton lagundu beharko du tren intergalaktikoa hartzen. Horretarako, Retiro-n dagoen behatoki astronomikoan sartu beharko dute. Elvaren eta Oldtonen zereginak liburutegi zoragarrian zehar eramango ditu...

Rafael Mendoza eta Iranzu Villalba. Argitaletxea: Saure.
Eguzki sistema

Eguzki sistema

Aireratu gaitezen gure planetatik kanpora, eta ezagutu ditzagun Eguzkia eta haren inguruan dabiltzan planetak, ilargiak eta asteroideak.

Rosie Dickins eta Carmen Saldana. Argitaletxea: Ttarttalo.
top