Azoka

Inoiz ez desagertzeko ipuina

Inoiz ez desagertzeko ipuina

Konturatzerako gaua iristen zen, eguzkiak agur eta ilargiak kaixo esaten zueneko unea. Baina ilargia ez zen egunero ateratzen. Nora joan da ilargia? Ez da berriro itzuliko? Desagertu egin da? Betirako?

Mimatuz eta Xabier Etxaniz. Argitaletxea: Denonartean
Lagun jostalariak

Lagun jostalariak

Jolas egiteko ordua da! Lagundu Hartzatxori, Sagutxori eta Krokodilotxori eguneroko jolasetan, eta ikusi zer izen duten haien jostailuek.

Elisa Ferro. Argitaletxea: Ibaizabal.
Iratxo bat begiratoki astronomikoan

Iratxo bat begiratoki astronomikoan

Elvak bere lehengusu Oldton lagundu beharko du tren intergalaktikoa hartzen. Horretarako, Retiro-n dagoen behatoki astronomikoan sartu beharko dute. Elvaren eta Oldtonen zereginak liburutegi zoragarrian zehar eramango ditu...

Rafael Mendoza eta Iranzu Villalba. Argitaletxea: Saure.
Eguzki sistema

Eguzki sistema

Aireratu gaitezen gure planetatik kanpora, eta ezagutu ditzagun Eguzkia eta haren inguruan dabiltzan planetak, ilargiak eta asteroideak.

Rosie Dickins eta Carmen Saldana. Argitaletxea: Ttarttalo.
Eguzkia gosaldu dut

Eguzkia gosaldu dut

Nondik datoz gosaritan jaten ditugun zerealak? Ba al zenekien zure zapaten zolako goma zuhaitz batetik ateratzen dela? Naturako gertaeren bilduma honetan, gure bizitzan nonahi presente dauden landareak goretsi nahi dira.

Michael Holland eta Philip Giordano. Argitaletxea: Ttarttalo.
Mare, ilargiari poemak

Mare, ilargiari poemak

Ilargiari begira jarri nahi ditugu irakurle gazteak, baita Ilargiaren alde ezkutuari begira ere, Lurretik ikusten ez den horri. Itsaso izan gabe itsaso izena duten zulo itxurakoei buruz idatzi dute 29 poetak, nork bere erara, Mare, ilargiari poemak liburuan.

Zenbait egile eta Udane Ansa. Argitaletxea: 1545 argitaletxea.
Anai-arreba kuttunak

Anai-arreba kuttunak

Aita untxiak istorioak kontatzen dizkio Xaturri. Batzuk asmatuak dira, baina benetakoak dirudite, eta beste batzuk benetakoak dira, baina asmatuak direla esango litzateke.

Beatriz Yubero eta Amaia Arrieta. Argitaletxea: Erein.
Berritsusauroa

Berritsusauroa

Berritsusauroak ibilaldi bat egingo du basoan, eta hamaika gauza ditu esateko txangoari buruz. Baina beti hizketan aritzeak eta inoiz ez entzuteak arazoak ekar ditzake… Utziko al dio Berritsuk berriketan aritzeari tartetxo batez, lagunak zer esan behar dion entzuteko?

Rachel Bright eta Chris Chatterton. Argitaletxea: Ibaizabal.

Amama Tomaxa eta sagarra

Gose, oso gose da Amona Tomaxa. Sagarra du amets. Pausoa ote trakets?

Ixabel Agirresorabe eta Iñaki Martiarena «Mattin». Argitaletxea: Denonartean.
Txalopinak

Txalopinak

Haurra, kanta ezazu
goizetik gauera,
eta biziko zara
txorien antzera.
Lai, lai, lai
txorien antzera.

Antton Kazabon eta Jokin Mitxelena. Argitaletxea: Denonartean.
top