Azoka
Non duzu min?
Umeak eskolara joaten dira, eta egunero izaten dute istripu txikiren bat. Olagarroak hanka bat harrapatu du, trikuak gelakide bat zulatu du, krokodiloa gose da, eta kosk egin du… Baina ezer ez da larria, Kanguru andereñoa adi egoten baita ikasle guztiak zaindu, sendatu eta goxatzeko.
Xomorro lapurra
Jope... xomorro bat titian... puf! Zortzi begi, hamar hanka... eta besorik? Lapurra gainera! Lapurra? Xomorro lapurra bularreko minbiziari buruz hitz egiten duen ipuina da. Familientzat lagungarria izango den baliabide baten modura sortu da.
Martin Martina eta sorginen batzarra
Martin Martinak eta lagunek laminen orraziaren lapurreta ikertzen jarraitzen dute. Eta iritsi dira abenturaren zatirik ilunenera; sorginak, mamuak eta aztikeria dira istorio honetan nagusi.
Sorginen tarota
Sorginen tarotak behinolako emakume ahaldunen ahotsa dakarkigu. Garai eta leku oroz gaindiko karta sorta honen bidez, laguntzera datozkigu. Ondoan izango ditugu beti, eta bidea erakutsiko digute, jakin dezagun zein diren gure indarguneak eta zein gure alde ilun eta ezkutukoenak.
Inesa Gaxen
Ongi etorri gure Akelarre unibertsora! Liburu honetan Inesa Gaxenen historia zirraragarria ezagutuko duzu. Sorgina izatea leporatu zioten emakume baten bizitza. Ezagutu Inesaren benetako historia!
Anna Kadabra. Sorginkeria jaialdia
Anna eta beste aprendizei sorginkeria jaialdiko gonbidatzaileak izatea dagokie! Elkarrekin igaroko dute asteburu bat jauregi sorginduan, mago pila bat ezagutuko dituzte... eta saririk garrantzitsuena irabazteko lehiatuko dira: Urrezko Makilatxoa!
Zu bezalakoak zirenean
Zu bezalakoak zirenean, batzuei bonba artean haztea egokitu zitzaien; besteei lanean hastea; beste batzuek familia utzi behar izan zuten entrenatu ahal izateko. Baina denek amestu zuten futboleko izar handiak izanen zirela. Eta lortu egin zuten.
Nola lortu zituzten hegoak adarbakarrek?
Kira eta Argi bi adarbakar gazte dira. Adarbakarren Urteko Topaketatik bueltan, hango pozak instantean desagertu zaizkie, ondorengo uholde handian hiltzeko zorian daudenean. Onik daudela uste dutenean, ehiztari batzuek harrapatuko dituzte...
Trumpet
Mateo gazteari den-dena aldatu zaio kalean jotzen duen Malik tronpetari estatubatuarra lehen aldiz ikusi duenean. Musikaria jazz jotzaile ospetsua izan zen, eta haren iragana Mateok berarekin eta haren txakur Trumpetekin izango dituen bizipenekin tartekatuko da. Mutilak gero eta jakin-min handiagoa izango du.
Hegazkinean
Igo zaitez hegazkinera, eta gozatu aireratzen, zerutik mundua ikusten eta lur hartzen. Fiuuu, fiuuu!