Azoka

1, 2, 3 zenbakiak
Zenbakiak idazten ikasi nahi? Liburu honekin oso erraz ikasiko duzu! Liburuan 1etik 20ra arteko zenbakiak ikasteko jarraibideak, kaligrafia lantzeko grafismo ugari eta makina bat pertsonaia dibertigarri daude!

19. ardia
Gauero-gauero ardiak kontatzen ditu Ofelia andereak lo hartu ahal izateko. 1, 2, 3, 4 ardi… eta hala 18. ardira iritsi arte. Orduan, loak hartzen du beti. 19. ardia, ordea, irteteko gogoz geratzen da gauero. Beraz, plan andana jarriko du martxan, ez da besoak gurutzatuta geratuko.

Hur ikasten. Zenbakiak eta janari osasungarria
Liburu honetan oso modu dibertigarrian kontatzen ikasteko jokoak eta jarduerak aurkituko dituzu. Eranskailuak dauzka.

Nire biderketa taulak
Nork dio biderketa taulak ikastea ez dela dibertigarria? Biderketen emaitzak ezkutatuta daude: egin tira mihiei eta argitu erantzunak! Biderketak lantzeko mihidun liburua, kartoizkoa.

Koloretako intsektuak
Ikusi duzu intsekturik gaur ibili zaren kaleetan? Zenbat ikusi dituzu? Ziur aski, ikusi dituzunak baino askoz ere intsektu gehiago dago bizi zaren auzoan. Zeintzuk diren jakin nahi duzu? Zatoz gurekin!

Zizareren mundua. Urtaroak
Zizare lan eta lan aritzen da urte osoan. Udaberrian, loreen haziak ereiten ditu; udan, animalien kumeak ikustera joaten da; udazkenean, hostoak biltzen ditu eskuarearekin; eta neguan, bero-bero janzten da. Zer dago lotuta urte sasoi bakoitzarekin?

Lurrak atseden hartu zuenekoa
Lurra pattal zegoen eta medikuarenera joan zen. Ezinezkoa zirudien medikuak eskatu ziona. Hurrengo egunean, baina, hori sorpresa hartuko zuena!

Bihotza alderantziz zuen barraskiloa
Gertaera zientifiko erreal batean oinarrituriko istorio hau existitzearen atzean dagoen zientziari eta poesiari buruzkoa da, denborari eta zoriari buruzkoa, genetikari eta generoari buruzkoa, maitasunari eta heriotzari buruzkoa…

Zertarako balio du?
Galderak egitea maite duen liburua naiz ni. Gogokoago dut galderak dituen mundua erantzunak dituena baino, ikertzea maite baitut, baita nahaspilatzea ere. Galderak egitea mundua nahastea da, eta nahasmendurik eta ikerketarik gabeko mundua mundu tristea eta aspergarria da.

Katta. Artezaleak
Kattak ezin izan zuen siesta egin, marigorringo batek laguntza eskatu ziolako: Winston barraskiloak arazo bat zeukan, arazo koloretsu bat.