Azoka

Zure burmuina liluragarria da

Zure burmuina liluragarria da

Zure burmuina ezagutzen duzula uste duzu, ezta? Baita zera ere! Burmuina zure belarri artean eroso bizi den masa nahasi bat da, etengabe arreta galtzen duena, ditxosozko biderkatzeko taulak gogoratu ezin dituena eta jatea izugarri atsegin duena.

Philip Bunting. Argitaletxea: Ibaizabal.
Artista egingo zaituen liburua

Artista egingo zaituen liburua

Inspira zaitez mundu osoko hamaika artista iraultzailerekin, eta, gero, probatu haien teknika harrigarriak etxean, urratsez urrats azaldutako 25 jarduera dibertigarriren bidez. Liburu hau mota guztietako sormen lanak egiteko ideia irudimentsuz beteta dago.

Ruth Millington eta Ellen Surrey. Argitaletxea: Ttarttalo.
Ene itsugidari, ni kapitain

Ene itsugidari, ni kapitain

Aita baten eta haren alabaren arteko maitasun sakona, eta ikusteko mugetatik harago ikusteko gaitasuna agertzen dira liburu honetan. Iluntasunean bizitzeak edo ikus-eremu murriztua izateak ez dute zertan bizitza oso baten garapena oztopatu.

Gonzalo Moure eta Maria Giron. Argitaletxea: Pamiela eta Kalandraka.
Martzelo itsua

Martzelo itsua

Martzelo haur itsu bat da. Nahiz eta itsua izan eta begiak erabili ez, oso ondo baliatzen da gainontzeko zentzuekin; esan nahi da eskuekin edo belarriekin. Halere, haur batzuek uste dute haur gaixoa dela. Baina, ez da gaixoa. Hori oso ondo daki Marimattalen Katiuxkak.

Pello Añorga eta Maite Mutuberria. Argitaletxea: Elkar.
Ttarttalo itsua

Ttarttalo itsua

Peru eta haren ama gose ziren. Haien etxetik hurbil Tartalo eta haren emaztea bizi ziren, ardi asko zituztenak. Peruk amarruren bat asmatu beharko zuen ardi pare bat lortzeko...

Argitaletxea: Susaeta.
Ikusi, ukitu eta ikasi hitzak

Ikusi, ukitu eta ikasi hitzak

Peluxezko hartzatxo leun bat, zapata distiratsuak, punpaka dabilen baloi bat... Haurrek hamaika testura harrigarri aurkituko dute liburu honetan, irudimena sustatu eta txiki-txikitatik ikasten hasteko.

Batzuk. Argitaletxea: Bruño.
Deabruaren zubia

Deabruaren zubia

Aspaldi, Isovol herrian, iturrira joateko errekaren bestaldera joan behar zuten, baina zubirik ez. Egun batean, deabruak zubia eraikitzea eskainiko dio Ponetari, arimaren truke. Onartuko ote du tratua Ponetak?

Susanna Martin Segarra eta Enrique Morente. Argitaletxea: Labayru.
Batetik zetara, gure ostadarra

Batetik zetara, gure ostadarra

Material honekin kantuan eta boz goran jolasterakoan, zenbakiak, letrak eta koloreak landu daitezke.  Oharkabean, bertsotako hainbat doinu, errima, neurri, hitz joko eta errepikapen ere aurkituko ditugu.

Antton Kazabon. Argitaletxea: Denonartean.
Irrimola

Irrimola

Maite Mutuberriak sortutako album ilustratuak poza du abiapuntu. Poza biribila da, barruan daramagun zurrunbiloa. Leunki ateratzen da askotan, haize epela bezala. Beste batzuetan, ordea, xirimolaka kanporatzen dugu, irri eta algaraka.

Maite Mutuberria. Argitaletxea: Ikaselkar.
Elmer eta ostadarra

Elmer eta ostadarra

Elmer triste jarri da ostadarrak koloreak galdu dituela ikusi duenean. Beti bezala, Elmer prest dago laguntzeko, baina zer gertatuko da harekin, ostadarrari ematen badizkio bere koloreak?

David McKee. Argitaletxea: Erein.
top