Azoka

Azken dantza

Azken dantza

Neska batek Braulia ezagutu du, erregina amerikarra, eta txundituta geratu da haren amaigabeko dantza ikustean. Hura bezalakoa izan nahi luke, hark bezala dantzatu. Ezin, ordea: entzumenik gabe jaio zen, eta ezin doinuari jarraitu. Baina txotxongilolari batekin topo egin du...

Katrin Pereda eta Itziar Reparaz. Argitaletxea: Erein.
Dantzariak falta dira

Dantzariak falta dira

Kale Nagusian zalaparta da nagusi gaur: Prima Pavlovak eta bere dantza eskolak lehen emanaldia eskaini behar dute. Baina…, non daude protagonistak? Sartu, eta lagunduko al diogu aztarnaren bat topatzen?

Kate Hindley. Argitaletxea: Ibaizabal.
Azken dantza New Yorken

Azken dantza New Yorken

Gasteiz, Bilbo eta New York dira hamahiru urteko Ingeren bizitzan pausaleku izan diren hiriak. Gasteizen jaio zen, Bilbora aldatu behar izan du familiarekin aita hil eta gero, eta New Yorken bere burua ezagutuko du eta aurrenekoz maiteminduko da.

Lur Gallastegi. Argitaletxea: Elkar.
Euskal Hirria margotu eta kantatu

Euskal Hirria margotu eta kantatu

Margotzeko Euskal H(i)rriko mapa erraldoia (100zm x 70zm) eta Urteak bete, abenturak bizi! diskoa. Diskoak 15 abesti jasotzen ditu zeintzuk aukeratuak izan diren sudurgorrien 35. urteurrena ospatzeko.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Argitaletxea: Katxiporreta.
Saharako itsasoa

Saharako itsasoa

Haizearentzat uda berezia izango da: batetik, izeba Eneritzen etxean geratuko da. Bestetik, izeba Eneritzek Saharako lagun batzuen alaba ekarriko du etxera uda-pasa: Souhaila. Ez da erraza izango haien arteko harremana, hasieran; baina gero lotura estu bat sortuko dute bien artean.

Lur Gallastegi eta Aritz Eiguren. Argitaletxea: Elkar.
Bakerako eta indarkeriarik ezarako gida bat

Bakerako eta indarkeriarik ezarako gida bat

Zenbait protagonistak 2020an egindako Bakearen eta Indarkeriarik Gabeko Bidearen Bigarren Martxan partu hartutakoen balio, gai eta bizitako esperientziak jorratzen dituzte.

Luis Alzueta Martinez eta Artiz Gorrotxategi. Argitaletxea: Saure.
Uda bat Senegalen

Uda bat Senegalen

Garazik eta Izarok ustekabe galanta hartuko dute, aitak esaten dienean uda osoa Senegalen pasatuko dutela, aita erizainak bertako ospitale batean laguntzen duen bitartean. Hasieran dena da berria: hala ere, sorpresa atsegin eta hunkigarriz beterik egongo da Afrikako egonaldia.

Lur Gallastegi eta Susanna Martin. Argitaletxea: Elkar.
Sahara eta Palestinako ipuinak

Sahara eta Palestinako ipuinak

Bi herrialde horietako ipuinak bildu dituzte, Euskal Herriaren senide izan daitezkeelako. Biztanleek okupazioa, erbestea eta senideekiko urruntzea pairatu behar dituzte. Ipuinen artean ahozko tradizioko lanak eta idazleak berak sortutakoak ere badaude.

Xabier Susperregi eta Andoni Odriozola. Argitaletxea: Ttarttalo.
Pasionaria. Bere bizitza

Pasionaria. Bere bizitza

Dolores Ibarruri Pasionaria Gallartan jaio zen, 1895ean. Familia meatzari batekoa zen. Pobrezian bizi ziren, baina mundua alda zitekeela uste zuen, eta komunista bihurtu zen; egunkarietan idazten ere hasi zen. 1936an, Espainiako gerra hasi, eta alde egin behar izan zuen.

Alberto Bargos Cuco eta Elena Ciordia. Argitaletxea: Ediciones Beta.
Gora gure alkate jakintsua!

Gora gure alkate jakintsua!

Hiritarrek arazo larri bat dute, eta horregatik jo dute alkatearengana. Arin eta prestu erantzun die alkateak. Baina konponbide batetik bestera arazoak ugaritu egingo dira hirian. Halako batean, alkatea bera arazo bihurtzen den arte.

Txabi Arnal, Edu Zelaieta eta Belatz. Argitaletxea: Elkar
top